Mostrando entradas con la etiqueta Ciencia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ciencia. Mostrar todas las entradas

14 de mayo de 2022

Dani Lasa. Sukaldaritza, etxetik atzerriraino; zer aurkitu eta ikasi dugu bidean?. -Maitzak 16n Kulturaten-

Dani Lasa, Donostian 1975ean jaiotako Oiartzuarra, goi sukaldaritza eta turismo ikasketak 1995ean osatu zituen Donostian ibilbide profesionalari ekiteko. Bere experientzia, maila goreneko jatetxe ezberdinetan osatu ondoren, Mugaritz proiektuarekin bat egin zuen haren sorrera prestatu eta garatzeko 1998an.
2004. urtean, jatetxean ikerkuntza sukaldea sortu eta haren buru egin zuten. Paper horretan sorkuntzaren inguruan landutako hainbat eta hainbat ikerkuntza garapen eta berrikuntza proiektu hezur mamitu zituen. Talde honetatik bertatik sortu eta zehaztu zen garaiko abangoardiako gastronomia ikusmira internazionalean eragin haundia izango zuen proposamen berritzailea.
Sorkuntza eta berrikuntzaren inguruan hamakina bat hitzaldi eta kurtso emandakoa da munduko sukaldaritza kongresu garrantzitsuenetan, bai eta beste hainbat sukaldaritza eta zientzia batzarretan. Liburu dezenteren edizioan parte hartutakoa, erregularki kolaboratzen du komunikabideetan.
2018 ezkeroztik Imago Lab gastronomia kudeaketa konpainian egiten du lan. Bertatik, errestaurazio negozioetan parte hartzen du, bai eta kudeatu ere. Ikasketak ematen ditu BCC Gastronomia zientzia fakultatean zein GASMA, Mediterraneoko gastronomia eta sukalde kudeaketa kanpus gastronomikoan. Elikaduraren ikuspuntutik eta berrikuntza sozialaren metodologiak baliatuz, elkarkidetza proiektuen garapenean parte hartzen du Nazio Batuen eta ALCren eskutik.
Errioxako Nublo, zein Donostiako Humo pizza edo Dotorea gastronomia laboratorioak bideratzen dituzten talde eragileko kidea da. Beste hamakina bat ekintzailerekin batera, Wild Ferment S.L. izeneko enpresaren sortzaileetakoa da talde multidisziplinar baten barruan. Bertatik, helburu gastronomikoa eta alkohol kantitate baxuak dituen edaria produzitu eta merkaturatzen dute, AMA Brewery. 
 
Hitzaldi honetan zehar, jatearen inguruko arrazoiak eta balioak berrikusiko dira.Gastronomia kultura edo gizarte jakin batek, euskaldunak adibidez, elikadura balio katearekin duen harremana, gizabanako eta talde bezela eraikitzen du. Horretxegatik seguruenik goi sukaldaritzak, izatekotan, elikaduraren balio kate aberats batean izan ohi du oinarri. Gure landa ekosistema, ustiapen sistema, ekoizpen sare, ornidura kate, kontsumitzaile kultura edo elikadura politikek derrigor izaten dute eragina gastronomiaren aberastasunean.Zein modutan du isla guzti honek goi mailako jatetxe baten jardunean? Nola eraikitzen dira jatetxe batean platerak, edarien uztarketak eta bertan biziko diren esperientziak? Guzti honen inguruan hitzaspertu ederra egin dezakegu.
 Argazkien kreditoa: Julio Iriarte

12 de marzo de 2022

Unai Tamayo. Trantsizio ekologikoa eta Ekonomiaren erresilientzia bideratzeko eredu BIO-ekonomikoen bila. -Martxoak 14an Kulturaten-

EHU-ko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Euskara, Ikasle eta Enplegu Dekanordea.
Master eta Graduondo ezberdinetan Hizlaria: Marketin Masterra (Marketin Ekologikoa); Barne Merkataritzako Masterrean (Green Procurement eta Green Marketing); Garapen Iraunkorreko Unesco Katedrako Masterra (Marketina, Garapen Jasangarria eta Iraunkortasuna); Ekonomia Zirkularreko Masterra (Ekonomiaren deskarbonizazioa, Taxonomia klimatikoa, Ekonomia zirkular baterako trantsizioa)
Marketin ekologikoaren arloko ikertzailea eremu horretan hainbat publikazio ditu (Hondakinen kudeaketa, produkzio eta erosketa jasangarria; enpresen jasangarritasun estrategiak eta abarri buruzko artikulu ugari dituena)
Ekonomia Zirkularrari buruzko ECYSE ikerketa-taldeko kidea: (ECYSE.14) Berrikuntzatik eta Ekintzailetzatik abiatuta Ekonomia Zirkularra eta Iraunkorra bultzatuz Euskadin.
Biomimicry network Ri3 Sarearen kide sortzailea, Biomimesisi buruzko ikerketa-taldea. Ekintzailetza bioinspiratuko azpitaldeko liderra.
Erasmus+ EFFORT ikerketa-taldeko zuzendaria, iraunkortasunerako eta hezkuntza-jarduerarako hezkuntzari buruzkoa.
Unibertsitateko jasangarritasun-lanetan aktiboki parte hartzea (Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Ingurumen Kudeaketako Batzordeko kidea). Unibertsitateko curriculumaren iraunkortasunari buruzko hitzaldietan aktiboki parte hartzea.
Arrasate-Mondragon MU, Deustuko eta EHUko Unibertsitateetako ikertzaile-taldeko lankidetza-proiektuko koordinatzaile. Ekoberrikuntzari buruzko azterlan tematikoaren autorea
 
Klima-aldaketari aurre egiteko ez dira baliagarriak orain arte erabili ditugun eredu ekonomikoak. Konpromiso berriak hartu behar ditugu denok. Erronka horri aurre egiteko Nazioarteko erakundeek 2030 Agenda zehaztu zuten marko gisa, Ekonomia Zirkularra eta Jarapen Jasangarriaren Helburuak mahai gainean ezarririk. Baina hortik abiatuz, erakunde publiko eta pribatuek eta gizarte zibil antolatuari dagokio ituna betetzea.
Euskal Herriak badu Basque Green Deal deritzon estrategia propioa ekimen hauek guztiak aplikatu ahal izateko, zeina Europako Itun Berdearekin lerrokatzen den.
Zehazki, abiarazi dugun hamarkada honetan (2021-2030), helburua Europar Batasunaren berotegi-efektuko gasen emisioa gutxitzeko anbizio handiko asmoa betetzea izango da, hain zuzen ere: 2050ean karbono-neutraltasuna lortu ahal izateko.
Zentzu horretan, larrialdi klimatikoak norabidea aldatzera behartzen gaitu, eta aldi berean gure kultur eta kontsumo-ildoak aldatzera behartzen gaitu. Hau da, ekoizteko moduak, energia eredua, mugikortasuna, elikadura sistemak , osasuna eta zainketak, etxebizitza eta hiri-diseinua, ekosistemak...
Naturaren printzipioetatik abiatuz, badira kapitalismoaren logika zapaltzailea zuzentzera bideratu daitezkeen zenbait aukera interesgarri, zeintzuek aurretik adierazitako honetan lagundu gaitzaketen: Ekonomia zirkularra, bioekonomia, Doughnut economy, ...
Era teoriko-aplikatuan horietara hurbiltzeko aukera izango dugu, zenbait adibide emanik eta, noski, zuen ekarpenak ere gaineratuko dizkiegulari.
Argazkien kreditoa: Julio Iriarte

31 de enero de 2022

Elisa Sainz de Murieta. COP26 Klima aldaketari buruzko goi-bilerak: Nondik gatoz eta nora goaz?. -Otsailak 2an Kulturaten-

Elisa Sainz de Murieta EHUko ikertzaile eta irakaslea Ekonomia Aplikatua departamentuan eta Basque Centre for Climate Change (BC3) ikerketa erakundeko ikertzaile atxikia da.
Geologia Zientzietan lizentziaduna, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU, 2001). Ondoren, Ingeniaritza eta Ingurumen Kudeaketako master bat egin zuen Madrilgo Industria Antolakuntzarako Eskolan (EOI, 2002), eta 3 urtez aritu zen ULMA industria taldean.
2005ean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailean lanean hasi zen, Biodibertsitate eta Ingurumen Partaidetzarako zuzendari gisa. Etapa horretan, zientziak erabakiak hartzeko oinarri gisa duen garrantzia bertatik bertara ikusteko aukera izan zuen, eta, horregatik, Jaurlaritzan amaitu ondoren, ingurumen- aldaketei buruzko master bat ikastea erabaki zuen (UPV/EHU, 2010), doktoretzarako sarbidea eman ziona.
BC3 erakundean 2010ean hasi zen lanean, eta bertan egin zuen doktore tesia (2016), klima-aldaketak eragindako itsas-mailaren igoerak euskal kostaldean sortu ditzakeen inpaktu eta kalte ekonomikoak aztertuz. 2017tik 2019ra Grantham Research Institute (London School of Economics) institutuko ikertzaile bisitaria izan zen. Ondoren, BC3ko ikertzaile bezala aritu da, klima- aldaketaren inpaktuak ikuspegi sozioekonomikotik aztertuz , baita egokitzapen- politikak ere, hainbat ikerketa-proiekturen esparruan lan egiten du (adb. COACCH, Gobernadapt).
 
Klima-aldaketa egungo arazorik nagusienetarikoa da. Eraginak tokian-tokikoak badira ere, arazoari aurre egiteko ezinbestekoa da nazioarteko kolaborazio eta neurriak adostea. Hitzaldi honetan, nazioarteko erantzunaren bidaia historikoa egingo dugu, 2021eko azaroan Eskozian ospatu zen 26. Goi-bilerara iritsi arte. Ibilbide honetan, nazioarteko klima politikaren itzalak eta argiak, aurrera-pausuak eta erronkak aztertuko ditugu.
Argazki kreditoa: Julio Iriarte
 

23 de enero de 2022

Jon Perez. Makina Autonomoak eta Gizarteari dakarkion Erronkak: Zurentzat ere bai. -Urtarrilak 24an Kulturaten-

Jon Perez Ikerlaneko ikertzaile nagusia da, sistema adimendun fidagarrien arloan. Bertan, elektronika, fidagarritasuna, adimen artifiziala eta zibersegurtasun teknologiak konbinatzen dira.
Hamabost urte baino gehiagoko esperientzia zabala du segurtasun sistema kritikoen garapenean sektore industrial ezberdinentzako (trenak, automobilak, aerosorgailuak, makina industrialak, igogailuak eta txip-ak).
Austriako TU Wien unibertsitatean informatikan doktorea , Glasgow-ko Unibertsitatean elektronikako masterra eta Mondragon Unibertsitatean ingenieritza industriala ikasi zuen.
Ikerlanen hogei urte ikertzaile eta arlo buru moduan lana egin du. Eta aurretik Mondragon Unibertsitatean ikusmen artifizialaren arloan eta Motorola Semiconductors-en (Erresuma Batuan) software garatzaile gisa lan egin du.
Arlo akademikoan, Estatuko eta Europako hainbat ikerketa proiektutan parte hartu du, 50 argitalpen zientifiko baino gehiago egin ditu, ARTEMIS batzorde zientifikoko kidea da, IIIA-CSIC-ekin lankidetzan aritzen da adimen artifizial fidagarriaren arloan eta UPV/EHU-rekin ere lankidetzan aritzen da ‘Sistema Fidagarrien’ irakasle bisitari gisa (MISE Masterra).
 
Garapen teknologikoak gero eta azkarrago doaz eta gure gizartean gero eta eragin haundiagoa dute. Aldaketa konstante bakarra bihurtzen da. Dagoeneko iraultza teknologikoak ez dira hainbat belaunalditan zehar gertatzen, baizik eta gure bizitzan hainbat iraultza teknologiko bizitzeko prestatu behar gara./// Hitzaldi honetan makina autonomoak zer diren eta gizarteari dakarzkion hainbat erronka azalduko ditugu.
Hitzaldia didaktikoa da, ikustarazteko eta ulertzeko, baina batez ere bere garapena eta gure bizitzetan edukiko duen eragina kontzienteki bizi ahal izateko.
Zer dira makina autonomoak? Heuren kabuz ikasteko eta lanak heuren kabuz egiteko kapaz diren makinak, gizakien gainbegiratze beharrik gabe. Gurekin eta gure artean elkarlanean egongo direnak. Adibidez: auto autonomoak eta gizakiekin batera elkarlana egingo duten robotak.
Inoiz makina autonomo bat erosten edo erabiltzen ez badut, niretzako ere interesgarria izango da ? Baietz esango nuke. Adibidez: auto berriak eta etorkizuneko autonomoak heuren kabuz erabakiak hartzen dituzte, eta erabaki horien ondorioak autoan barruan eta kanpoan daudenentzako dira. Beraz, istripu bat ezin bada ekiditu: nortzuk babestuko ditu lehenengo (barrukoak edo kanpokoak)? Nork erabakitzen du hori? Nork erakutsiko dio hori autoari? Zein da erabaki etikoa? Zein da fabrikatzailearen ardura? Zer esango du legeak? Ze erabaki dira onargarriak gure gizartean.
Argazki kreditoa: Julio Iriarte

7 de enero de 2022

Asier Hilario. Pirineoak: Mendien ikuskizun geologikoa. -Urtarrilak 10ean Kulturaten-

Asier Hilario Geologian doktorea eta Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko Geoparkeko koordinatzaile zientifikoa da.
Gaur egun, Geologia Zientzien Nazioarteko Batasuneko Ondare Geologikoaren Nazioarteko Batzordeko (IUGS) presidentea da.
Bere eginkizun nagusiak Lurreko zientzien komunikazioa, ondare geologikoaren kontserbazioa eta maila globalean Geoparkeen egitarauaren garapena dira.
Hainbat liburu eta zientzia eta dibulgaziozko artikulu argitaratu ditu.
Komunikabideekin kolaboratzen du maiz, eta mendian gida lanetan zein mundu osoan zehar hitzaldiak eskaintzen gozatzen du.
Geoparkeen Sare Europearreko aholkularitza batzordeko kidea da, UNESCO-ko ebaluatzailea, eta Nazioarteko Geozientzia Programa ospetsuko batzorde zientifikoaren (IGCP – UNESCO/IUGS) partaide da nazioarteko kooperazioa dinamizatu eta ikerketa geologikoaren bitartez gizartearen ongizatea bilatzeko.
 
Pirinioak gure Himalaia txikia dira. Ez dira munduko mendi altu eta ikusgarrienak, baina ederrak dira oso eta geologiarentzat opari galanta dira. Hitzaldi honetan hain gertuko dugun mendikate honetako mendi nagusi eta ezagunetatik bidai bat egingo dugu 500 milioi urteko historia harrigarria eraikitzeko. Pangearen sorreran egongo gara, basamortuak zeharkatuko ditugu, sumendiak igoko ditugu, koralezko uharrietan murgilduko gara eta glaziar erraldoien gainena ibiliko gara. Hori guztia Pirinioetatik atera gabe. Gure mendiak beste modu batean ikusi eta ulertzeko paregabea.
Argazkien kreditoa: Julio Iriarte
 

2 de noviembre de 2021

Ricardo Hueso. Perseverancia en Marte y la búsqueda de vida más allá de la Tierra. -3 de noviembre en Seminaixoa-

Ricardo Hueso Alonso es Dr. en Ciencias Físicas, profesor en la Escuela de Ingeniería de Bilbao, astrofísico y miembro del Grupo de Ciencias Planetarias de la UPV/EHU. Nacido en Barakaldo en 1973, la investigación de Ricardo Hueso abarca todos los planetas con atmósfera del Sistema Solar desde Venus a Neptuno. Es autor de más de un centenar de publicaciones científicas y miembro del equipo científico de diferentes misiones espaciales incluyendo Mars 2020. Compagina su trabajo como docente e investigador con una firme vocación por la divulgación científica, defendiendo con pasión que la ciencia puede ser amena y disfrutada por cualquier persona.
 
El día 18 de febrero de 2021 aterrizaba con éxito en Marte el último rover de la NASA, el robot Perseverance de la misión Mars 2020. Perseverance es sin duda el más avanzado robot que hemos enviado a otros mundos. Entre sus objetivos fundamentales: Recoger muestras de rocas de Marte que puedan mostrar evidencias de un pasado de vida en el planeta rojo. Las dos primeras de estas muestras han sido recogidas en septiembre de este año. Junton con otras muchas más serán traídas a la Tierra por una nueva misión: La Mars Sample Return Mission dentro de más de una década. Su análisis podría probar que la vida es un fenómeno común en el universo o minimizar la probabilidad de que haya existido vida en el pasado en Marte. En esta charla abordaré la ciencia, los retos y los descubrimientos iniciales de esta emocionante aventura de exploración espacial.
Credito foto: Julio Iriarte
 

25 de octubre de 2021

Txetxu Ausin. Robótica inclusiva e Inteligencia Artificial para el bien común: un desafío ético. -27 de octubre en Seminaixoa-

Doctor en Filosofía por la Universidad del País Vasco (premio extraordinario), es profesor invitado en varias universidades y colaborador en el Instituto de Gobernanza Democrática Globernance. Sus áreas de trabajo son la ética pública, la bioética, los derechos humanos y la filosofía de las tecnologías disruptivas. [Miembro del OECD Expert Group on Research ethics and new forms of data for social and economic research]. Editor y autor de varias obras sobre estos temas, ha sido fundador de la revista electrónica de éticas aplicadas DILEMATA. En la actualidad forma parte de los equipos de investigación de INBOTS CSA network: Inclusive Robotics for a better Society, EXTEND: Bi-directional Hyper-connected Neural System, BIODAT: Datos en salud y Detección y eliminación de sesgos en algoritmos de triaje y localización para la COVID-19 [Fundación BBVA]. Vocal independiente de la Comisión de Ética Pública del Gobierno Vasco y Patrono de la Fundación Clúster de Ética del País Vasco y de Estudios Jurídicos y Sociales (Fundación EJYS), colabora también en el Comité de Expertos sobre Envejecimiento de la Fundación General CSIC y en la Red ESPACyOS (Ética Salubrista para la Acción, Cuidados y Observación Social).
 
Robótica inclusiva e Inteligencia Artificial para el bien común: un desafío ético La robótica, las interfaces cerebro-máquina, la inteligencia artificial (IA) y la ciencia de datos masivos forman parte de esas tecnologías que se están desarrollando a gran velocidad y cuyo potencial de transformación de la sociedad es enorme. A la vez que abren prometedoras oportunidades en ámbitos como la medicina, el transporte, los cuidados, la administración... plantean importantes interrogantes. Nuestra realidad y nuestra vida se configuran ya como sistemas sociotécnicos en los que interactuamos personas, dispositivos, datos, algoritmos, robots. La interacción de los seres humanos con los robots y la IA está acelerando nuestra configuración y autocomprensión, donde se difuminan las fronteras entre los sujetos humanos y la tecnología y donde los seres humanos trabajamos con los artefactos en una suerte de simbiosis entre la inteligencia humana y la artificial. La robótica y la IA son por tanto tecnologías disruptivas en la medida en que transforman profundamente los sistemas, ya sean sociales, económicos o naturales, modificando no solo objetos, sino también hábitos, costumbres y relaciones. Los robots y la IA ya no son protagonistas de mitos antiguos o del folclore popular, ni tampoco objeto exclusivo de tratamiento por parte de la ciencia ficción y el cine. Nos preocupan porque no tenemos claro si nos servirán de ayuda o supondrán una amenaza. La posibilidad de crear vida e inteligencia artificial nos confronta con nosotros mismos y nos coloca ante un espejo en el que mirarnos y aprender de nuestras propias luces y sombras. Y ya sabemos que los artefactos tecnológicos incorporan valores y tienen política, no son neutrales. Por ello se hace indispensable un análisis ético de dichas tecnologías, identificando los peligros que queremos evitar e introduciendo desde el diseño mismo los valores que queremos promover, especialmente la inclusividad y la orientación al bien común. La ética constituye una poderosa herramienta para el empoderamiento tecnológico de la ciudadanía, previniendo las injusticias algorítmicas que pueden producir la robótica, la ciencia de datos y la IA (discriminación, perfilamiento, sesgos), e impulsando un necesario nuevo contrato “tecno-social”. 
Credito foto: Julio Iriarte
 

21 de octubre de 2021

Ane Arbillaga. Osasuna, pendemiaz haratago. -Urriak 25ean Kulturaten-

Ane Arbillaga, Arnas Fisioterapian aditua eta Biomedikuntzan doktorea da; Deustuko Unibertsitateko Fisioterapian Departamendu burua. Biriketako gaitz kronikoak dituzten pertsonekin jarduera zein ariketa fisikoaren sustapen eta interbentzioen diseinuen inguruan ikertzen du.
 
Pandemiarekin elkarbizitzen ikasteak aldaketak eragin ditu norbanakoaren osasun ohituretan: eskuko higienea, musukoa, distantzia, atab.
Baina nola aldatu dira gure beste osasun ohiturak? Itzuli al gara lehenagoko osasun ohiturak berreskuratzera? Izan al du eraginik aldaketa honek gure epe laburreko etorkizunean?
Jarduera fisikoari buruz nola gaude orain?
Pandemiak pandemia, norbanakoak bizitza aktiboarekin duen gaur egingo harremana ulertzea eta eraldatzeko aukerak zeintzuk diren ikusteko aukera jorratuko da hitzaldian, beti ere osasuna eta prebentzioa jomugan jarriz.
Argazki kreditoa: Julio Iriarte

18 de octubre de 2021

Hasier Eraña. Non daude gaur egun behi eroak? Eta zer erakutsi ziguten alzheimerrari eta parkinsonari buruz?. -Urriak 20ean Kulturaten-

Hasier Eraña Lasagabaster, Biologia molekularra eta biomedikuntzan doktorea (UPV/EHU), CIC bioGUNEko Gaixotasun Prionikoen Laborategiko ikertzaile eta ATLAS Molecular Pharman Prioien saileko arduraduna. Irakasle Deustuko Unibertsitateko Medikuntza graduan.
 
Biologiaren arlo ezberdinetako ikertzaileek hamarkada gutxi batzuk egin dituzte honez gero enzefalopatia espongiforme transmisibleak ulertzeko ahaleginetan. Izan ere, nahiz eta behi eroen krisialdia ia kontrolpean egon, ezagutzen diren gaixotasun bitxienetarikoak dira gaitz hauek. Hain arraroak, bi Nobel saridun egon direla urte ezberdinetan gaixotasun honen inguruan egindako ikerketengatik.
Gaixotasun hauek eragiten dituen patogeno ezohikoak, prioiak ere deituak, hasiera hasieratik erakarri zuten biologo, albaitari eta mediku askoren arreta. Baina gizartean ez ziren ezagun egin 90. hamarkadararte, behi eroen gaitza eta hari lotutako elikadura krisiak Europa guztia astindu zuen arte.
Hala ere gaur egun, bere garaian medioen eta gizartearen arreta bete-betean bereganatu zituen arren, gutxi batzuk soilik oroitzen dute behi eroen gaitza, ta askok bere buruari ere galdetuko diote, “non daude behi eroak? ”.
Egun, gaixorik aurkitu zen lehenengo behiaz geroztik mende laurden baino gehixeago pasa denean eta ahalegin askoren ondoren, hasi gara behingoz gaixotasun honen jatorria ulertzen eta ustegabean konturatu gara behi eroek, agian, zerbait erakutsi ahal digutela beste gaitz neurodegeneratibo batzuen inguruan, alzheimerra edo parkinsona kasu.
Argazki kreditoa: Julio Iriarte

14 de octubre de 2021

Arturo Goicoechea. Ciencia Cultura y Mercado del Dolor. -18 de octubre en Kulturate-

Arturo Goicoechea, ha sido Jefe de la Sección de Nueurología del Hospital Santiago de Vitoria-Gasteiz; actualmente jubilado, ha dedicado su conocimiento a los "síntomas sin Explicación medica" y al dolor. Es autor de varios libros.
 
Los avances de la Ciencia nos permiten comprender cada vez mejor los complejos procesos del organismo. Gracias a ello la expectativa de vida ha mejorado. Sin embargo, un porcentaje sustancial de la población padece dolor al que la medicina no aporta una explicación ni una solución satisfactoria. En las últimas décadas la Neurociencia ha aportado nuevo conocimiento que debiera haber generado un cambio radical en la gestión del dolor, pero ese cambio no se ha producido y la cultura del dolor sigue nutriéndose de viejos paradigmas que impiden su resolución.
La cultura está influida por intereses económicos y profesionales que se oponen al cambio.
En la conferencia se analizan los tres planos y se propone una vía de solución coherente con la Ciencia, contraria a lo que la cultura y el mercado ofrecen, apoyándose en una supuesta exclusividad científica.
 Credito foto: Julio Iriarte
 

22 de marzo de 2021

Ana Zubiaga. Genomaren sekretuak argitzeko bidean. –Martxoaren 24an Seminarixoan-

Ana Zubiaga, Jakiundeko akademikoa, Biologia Doktore eta Genetika katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Doktoretza ondorengo ikerlaria izan zen Tufts-eko eta Harvard-eko (EE BB) unibertsitateetan, eta bertan minbiziaren garapenean inplikatuta dauden geneen erregulazioaren azterketan espezializatu zen. Bere ikerketa eremua minbiziaren biologia eta genetikaren arteko bilgunean kokatzen da, eta elkarlanean aritzen da inguruko ikerketa taldeekin (CNIO, Bartzelonako Unibertsitatea) eta nazioartekoarekin (NKI, Harvard, Karolinska, Kaliforniako Unibertsitatea-San Diego). Iaz, CAF-Elhuyar merezimendu saria jaso zuen.
 
Ana Zubiagak honela laburtu digu bere hitzaldiaren mamia:
“Genetikaren alorrean lorpen harrigarriak ikusten ari gara azken hamarkadan. Aurrerapauso hauek aspaldi luzean zientzian gertatu den iraultzarik garrantzizkoenetako bat bultzatzen ari dira. Nire hitzaldian zenbait aurkikuntza ikusgarriren errepasoa egingo dut, eta aipatuko ditut beraien aplikazio posible batzuk, bai eremu klinikoan, zein auzitegi-analisietan, nekazaritzan eta abeltzaintzan, edota desagerturiko espezieen berpizte lanetan.”
 
  
 
Argazkien kreditoa: Julio Iriarte
 

12 de enero de 2021

Juan José Iruin. Química y perfumes: Un repaso por la historia de los perfumes y su relación con las sustancias químicas. -11 de enero en Kulturate-

Juan José Iruin, Yanko para sus amigos, es licenciado en Ciencias Químicas por la Universidad de Zaragoza y doctor por la UPV/EHU. Ha sido catedrático de Química Física en la Facultad de Química del Campus guipuzcoano de la UPV/EHU durante muchos años. Se jubiló en 2016.
Ha dirigido tesis doctorales y publicado cientos de artículos relacionados con la ciencia y aplicaciones de los polímeros (plásticos). Es también autor de dos libros sobre la misma temática. Es miembro de la American Chemical Society y de la Real Sociedad Española de Química. Ha sido cofundador y subdirector del Instituto de Materiales Poliméricos (1999-2013), presidente del Grupo Especializado de Polímeros de la Real Sociedad Española de Química (1992-1996), miembro de la Comisión de Investigación de la UPV/EHU (1999-2002) y miembro del Patronato de Inasmet (hoy Tecnalia) (2006-2011).
En los últimos 15 años, ha desarrollado, en paralelo a su vida académica, una gran actividad como divulgador científico. Publica desde 2006 'El Blog del Búho', sobre divulgación de la Química, no perder una de sus últimas entradas: “El oculto aroma de las rosas de Damasco” y ha colaborado con 'Naukas'.
Asiduo de nuestras conferencias, el proxímo dia 11 de enero, Yanko nos va a hablar sobre los perfumes y su gran relación con la Química. 
 
Éste es el breve resumen que nos ha enviado:
“Existe la percepción hoy en día, con el abusivo uso que se hace del término natural, que la mayoría de los perfumes que se encuentran en el mercado provienen de fuentes naturales como flores, plantas, semillas, animales, etc. Nada más lejos de la realidad. Desde finales del siglo XIX la Química ha contribuido a recrear, sintetizándolas, las sustancias que dan su olor característico a esas fuentes naturales y a crear otras nuevas que no se encuentran en la naturaleza y que han contribuido al renombre de muchas fragancias famosas (como la cumarina del mítico Jicky de Guerlain).
La charla repasa la historia de los perfumes, los procedimientos para extraer de plantas y animales sus fragancias distintivas (en forma de aceites esenciales y otros productos) para centrarse, posteriormente, en los principales hitos en la obtención de moléculas sintéticas que constituyen, hoy en día, la base de la mayoría de los perfumes. Todo ello ilustrado con marcas conocidas de fragancias que se encuentran en el mercado. Para terminar, se repasarán algunos problemas que pueden generarse en el uso de los perfumes (fundamentalmente alergias y algunos casos de toxicidad) y las medidas que se toman para ello.” 
 
 
Credito foto: Julio Iriarte
 
Más Información: El blog del Buho 

12 de noviembre de 2020

Miren Basaras. Koronabirusak: Pandemien eragileak. -Azaroak 18an Kulturaten-

Miren Basaras (Bilbao, 1968), mikrobiologoa, EHUko irakasle titularra eta ikertzailea da. Gaur egun, gainera, EHUko Covid-19aren Zaintza Batzordearen arduraduna da. Hainbat hedabidetan kolaboratzen du, EITB eta BERRIA besteak beste, bizi dugun pandemiaren inguruko gaiak jorratuz.
 
Asteazken honetan emango duen hitzaldiak honako gai hau izango du: "Koronabirusak: Pandemien eragileak"
 
Koronabirusa: ehunka birus barneratzen duen talde bat da. Horietatik gutxi batzuk gizakia gaixotzen dute.
 
Azken hilabeteotan talde honetako hiru birusei buruz asko hitz egin da: SARS-CoV-1, MERS eta SARS-CoV-2. Azken hau da, hain zuzen, 2020ko pandemia madarikatu honen eragilea. Non sortu da? Nola da posible gizakia kutsatzea eta milioika kutsatu eta hildako hain epe laburrean sorraraztea?
 
Gure gizartea hankaz gora jarri du birus berri honek eta noiz arte geratuko den gure artean inork ez daki. Une honetan ditugun baliabide posibleak birus honen kontra gutxi dira eta esperotakoa da txertoren bat hurrengo hilabete edo urteetan kaleratzea zorte handiarekin.
 
Bitartean, koronabirusarekin bizi behar dugu eta bere kutsakortasun-maila berdin jarraitzen badu arretaz hartu beharreko arazoa da.
 

Argazki kreditoa: Julio Iriarte
 
 
 

19 de octubre de 2020

Jesus Arregi. Zeru Urdina, Oskorria eta Gauaren Iluntasuna -Urriak 19an Kulturaten-

Argiaren izaeraz ohar batzuk eginez hasiko gara, aztertuko ditugun fenomenoen ikuspegi orokor bat izateko beharko baitugu. Gainerakoan, hala ere, ez dugu teoria bereziki ezezagunen beharrik izango eguneroko bizitza arruntean ikusten ditugun hainbat fenomenoren nondik-norakoak argitzeko. Hala nola, denok ezagutzen dugu islapena: denok egoten gara luze ala labur gure irudia itzultzen digun ispiluaren aurrean; baina bada beste islapen modu desordenatuago bat mundua ikusten dugun moduan ikustea ahalbidetzen diguna eta ulertzen saiatuko garena. Errefrakzioa ere ezaguna dugu: denok ikusi dugu inoiz koilaratxo bat ur-basokada baten sartzen dugunean, okertuta dagoela dirudiela; ortzadarra ere argiaren errefrakzioaren ondorio da; alabaina, ez dira hauek errefrakzioak eragindako fenomeno bakarrak, aztertuko ditugu beste batzuk ere. Agian, argiaren sakabanaketa ez da hain ezaguna, baina horrek irekiko digu bidea zeruaren urdintasuna eta oskorriaren gorritasuna azaltzeko. Eta zer arruntagoa gauaren iluntasuna baino? Arrunta, bai, baina esanguratsua: Unibertsoak hasiera bat izan duela iradokitzen digu, eta ez da gutxi.
 
Hizlaria Jesus Agirre Izango da. Jesus Agirre Astrofisikan doktorea (UPV/EHU) eta UPV/EHU-ko irakasle titularra Fisika Aplikatua I sailean; Jupiter eta Saturnoren atmosferen meteorologia eta dinamikari buruzko hainbat ikerketa- proiekturen partaide. Nazioarteko lehen mailako zientzia aldizkarietan argitaratutako hainbat artikuluren egilekide. Astronomiaren inguruko dibulgazio lan ugariren egile: liburu, artikulu, telebista eta irratsaio,.. 
 
Credito foto: Julio Iriarte

16 de octubre de 2020

Javier Tejada Palacios. Energía e Inteligencia Artificial: Evolución y Futuro. -4 de octubre en Seminarixoa-

Primera conferencia de GOIENAGUSI: Energía e Inteligencia Artificial: Evolución y Futuro A cargo del Catedrático emérito de Física de la Universidad de Barcelona Javier Tejada Palacios.
 
Goienagusiren programazioko lehenengo hitzaldia da 'Energia eta adimen artifiziala: bilakaera eta etorkizuna'.
 
GOIENAk jasotzen duen bezala, Javier Tejada Palaciosek gizakiaren etorkizunaz zer pentsatzen duen kontatu du. "Abentura honetarako dugun energia eta Adimen Artifiziala eta Robotika hornitzeko ditugun gaitasun teknologikoak izango dira bizi garen antzoki honetako protagonista nagusiak". Hitzaldian Alberto Gorritibereak zuzendutako bi bideo proiektatu dira, hitzaldiko gai nagusiak lantzen dituztenak.
 
Javier Tejada Palacios Bartzelonako Unibertsitateko katedradun emeritua da eta City University of New Yorkeko Honoris Causa doktorea eta Europako eta Amerikako hainbat unibertsitatetan irakasle gonbidatua ere izan da. Bere lorpen garrantzitsuena espinaren tunel-efektu kuantikoaren aurkikuntza (1996) izan zen eta mundu osoko aldizkari eta egunkarietan komentatu zen. City University of New Yorkeko Honoris Causa doktorea izendatu zuten 1996an. Hortaz gain, 328 argitalpen zientifiko ditu eta 10 liburu idatzi dute. 32 doktore-tesiren zuzendari izan da eta, besteak beste, Vianako Printzea Saria (2006) eta Fisikako Sari Nazionala (2009) eskuratu ditu.
 

4 de noviembre de 2019

Mañole Ezenarro eta Bittor Gorrotxategiren "Trianoko Mendietatik, Neguriko Oligarkiaren sorrerara" hitzaldia

XIX eta XX garren mendetan, Bizkaiko Trianoko mendietako meatzetan burni mineral asko atera zen. Burni horrek zituen berezitasunak ziren: Mineral aberatsa izatea, Fosfororik gabekoa, lur azalean egoteraen abantaila, itxas portutik hurbil egotea eta esku lanaren ordain sariaren murriztasuna. Minerala gehienbat Erresuma Batura bidaltzen zen. Horregaitik atzerriko konpañiek ere parte hartu zuten negozio horretan, adibidez: 1860an sortzen da Ybarra Mier y Cia , compañía, ia burdiñaren monopolioa izango zuena, edota Erresuma Batuko trenbide konpañiak parte hartu zuten, menditik portura minerala jeisteko behar ziran trenbide estrukturak egiten. Ekoizpen handiena 1889tik 1914 urtea bitartean izan zen. Guzti honek Trianoko mendietara emigrante kopuru handia ekarri zuen. Emigrante hauen lan baldintzak eta bizi baldintzak tamalgarriak ziren. Meatzari gehienak gizonak izan ziren, baina emakumeek eta umeek meatzen inguruan lan asko egin zuten. Klase gizartea hemen sortu zen, proletalgoa, bere lan eta ekintzekin eta Neguriko burgesia, bere kapitala eta inbertsiorekin. Euskal Herri osoak sor diete gaur egun ditugun berezitasunak . Presentazioa ikusi.

Hitzaldi hau, datorren asteazkean, Trianoko mendietara bisita gidatuarekin osatuko dugu. Autobusen ordutegiak hauek izango dira:
. A busa: Arrasate, Aramaio eta San Prudentzio. Arrasaten 8,30etan eta 8,40 San Prudentzion.
. B busa: Eskoriatza, Aretxabaleta, Antzuola eta Bergara. Eskoriatzan 8,15etan, Aretxabaletan 8,25 eta Bergaran 8,45tan.
Beste ordutegiak: Pobaleko Ola: 10,30-11,30tara; Gallartako museoa: 12.00-13.00tara, Funikularra 13,45tan; Bazkaria 14,30etan eta arratsaldeko 5etan etxeruntz buelta.
Argazki kreditua: Muskizeko museoa

28 de octubre de 2019

Transformación Digital, Nuevos Modelos de Negocios digitales por Iñaki Lakarra

Iñaki Lakarrak oso saio praktikoa eta bisuala eman digu gaur Garaia Parke Teknologikoan. Teknologikoak azken urteetan izan duen bilakaera ikusi dugu eta gure eguneroko bizitzan utzi duen eta uzten ari den arrastoa. Gaur egun prozesuetan ematen ari diren aldaketak nola geroz eta bizkorrago ezartzen ari diren, gure bizitzan derrigorrezkoak ziruditen hainbat elementurik gabe etorkizunean nola moldatu gaitezkeen aurreikusi, edo beraien erabilera eta kontsumoa nola ari den aldatzen aztertu du. Hala nola, partekatutako ordenagailutik ordenagailu pertsonalera edo auto partikularretik partekatutako autora. Bizi izan ditugun aldaketak, bizitzen ari garenak eta biziko ditugunak.
Iñaki Lakarra hoy nos ha regalado una sesión muy práctica y visual en la que hemos repasado cuáles han sido los últimos años de evolución de la tecnología y el impacto que ha tenido en nuestra vida cotidiana en períodos de tiempo relativamente amplios. Así mismo ha analizado los cambios que actualmente se están dando en procesos mucho más rápidos de implantación y nos ha ayudado a prever cómo en el futuro muchos de los elementos que en nuestra vida parecían imprescindibles, comienzan a ser prescindibles o su forma de uso y consumo cambia: desde el ordenador compartido hasta el ordenador personal o desde el coche particular al coche compartido. Los cambios que hemos vivido, los que estamos viviendo y los que vendrán. Iñaki plantea algunas claves de la transformación digital: tecnología con Personas, Personas comprometidas con ideas creativas, con Innovación, Rediseño de procesos, usando la tecnología para la comunicación y el funcionamiento interno y el uso de la tecnología aplicada a nuestros productos y servicios. Concluye comentando que vivimos un momento histórico con una transformación digital, donde todo cambia, que estamos necesitados de una “visión” de cómo lo digital puede cambiar los negocios, que hay una transformación cultural con Procesos digitalizados, que es necesario diseñar nuevos servicios y modelos de negocio; cree que la Tecnología es necesaria pero no es lo principal. Al final ha respondido a cuestiones relacionadas con la necesaria evolución del Comercio Local, la Seguridad en el entorno digital, ... Iñaki ha presentado la Transformación Digital que se esta dando en nuestro entorno de forma sencilla, resultando de interés de los asistentes a la charla. Descargar el material de la charla