Asier Hilario Geologian doktorea eta Euskal Kostaldeko UNESCOren Munduko
Geoparkeko koordinatzaile zientifikoa da.
Gaur egun, Geologia Zientzien
Nazioarteko Batasuneko Ondare Geologikoaren Nazioarteko Batzordeko (IUGS)
presidentea da.
Bere eginkizun nagusiak Lurreko zientzien komunikazioa,
ondare geologikoaren kontserbazioa eta maila globalean Geoparkeen
egitarauaren garapena dira.
Hainbat liburu eta zientzia eta dibulgaziozko
artikulu argitaratu ditu.
Komunikabideekin kolaboratzen du maiz, eta mendian
gida lanetan zein mundu osoan zehar hitzaldiak eskaintzen gozatzen
du.
Geoparkeen Sare Europearreko aholkularitza batzordeko kidea da,
UNESCO-ko ebaluatzailea, eta Nazioarteko Geozientzia Programa ospetsuko
batzorde zientifikoaren (IGCP – UNESCO/IUGS) partaide da nazioarteko
kooperazioa dinamizatu eta ikerketa geologikoaren bitartez gizartearen
ongizatea bilatzeko.
Pirinioak gure Himalaia txikia dira. Ez dira munduko mendi altu
eta ikusgarrienak, baina ederrak dira oso eta geologiarentzat opari galanta dira.
Hitzaldi honetan hain gertuko dugun mendikate honetako mendi nagusi eta
ezagunetatik bidai bat egingo dugu 500 milioi urteko historia harrigarria
eraikitzeko. Pangearen sorreran egongo gara, basamortuak zeharkatuko ditugu,
sumendiak igoko ditugu, koralezko uharrietan murgilduko gara eta glaziar
erraldoien gainena ibiliko gara. Hori guztia Pirinioetatik atera gabe. Gure mendiak
beste modu batean ikusi eta ulertzeko paregabea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario