Miren Basaras (Bilbao, 1968), mikrobiologoa, EHUko irakasle titularra
eta ikertzailea da. Gaur egun, gainera, EHUko Covid-19aren Zaintza
Batzordearen arduraduna da. Hainbat hedabidetan kolaboratzen du,
EITB eta BERRIA besteak beste, bizi dugun pandemiaren inguruko
gaiak jorratuz.
Asteazken honetan emango duen hitzaldiak honako
gai hau izango du: "Koronabirusak: Pandemien eragileak"
Koronabirusa: ehunka birus barneratzen duen
talde bat da. Horietatik gutxi batzuk gizakia gaixotzen dute.
Azken
hilabeteotan talde honetako hiru birusei buruz asko hitz egin da:
SARS-CoV-1, MERS eta SARS-CoV-2. Azken hau da, hain zuzen,
2020ko pandemia madarikatu honen eragilea. Non sortu da? Nola da
posible gizakia kutsatzea eta milioika kutsatu eta hildako hain epe
laburrean sorraraztea?
Gure gizartea hankaz gora jarri du birus
berri honek eta noiz arte geratuko den gure artean inork ez daki. Une
honetan ditugun baliabide posibleak birus honen kontra gutxi dira eta
esperotakoa da txertoren bat hurrengo hilabete edo urteetan
kaleratzea zorte handiarekin.
Bitartean, koronabirusarekin bizi
behar dugu eta bere kutsakortasun-maila berdin jarraitzen
badu arretaz hartu beharreko arazoa da.
Argazki kreditoa: Julio Iriarte
Informazio gehiago: Miren Basaras mikrobiologoa, Miren Basaras Hiruka webhorrian
No hay comentarios:
Publicar un comentario