Ane Arbillaga, Arnas Fisioterapian aditua eta Biomedikuntzan doktorea da;
Deustuko Unibertsitateko Fisioterapian Departamendu burua. Biriketako gaitz
kronikoak dituzten pertsonekin jarduera zein ariketa fisikoaren sustapen eta
interbentzioen diseinuen inguruan ikertzen du.
Pandemiarekin
elkarbizitzen ikasteak aldaketak eragin ditu norbanakoaren osasun ohituretan:
eskuko higienea, musukoa, distantzia, atab.
Baina nola aldatu dira gure beste
osasun ohiturak? Itzuli al gara lehenagoko osasun ohiturak berreskuratzera?
Izan al du eraginik aldaketa honek gure epe laburreko etorkizunean?
Jarduera fisikoari buruz nola gaude orain?
Pandemiak pandemia,
norbanakoak bizitza aktiboarekin duen gaur egingo harremana ulertzea eta
eraldatzeko aukerak zeintzuk diren ikusteko aukera jorratuko da hitzaldian, beti
ere osasuna eta prebentzioa jomugan jarriz.
Argazki kreditoa: Julio Iriarte
No hay comentarios:
Publicar un comentario