Ana Zubiaga, Jakiundeko akademikoa, Biologia Doktore eta Genetika katedraduna da
Euskal Herriko Unibertsitatean. Doktoretza ondorengo ikerlaria izan zen Tufts-eko eta
Harvard-eko (EE BB) unibertsitateetan, eta bertan minbiziaren garapenean inplikatuta
dauden geneen erregulazioaren azterketan espezializatu zen. Bere ikerketa eremua
minbiziaren biologia eta genetikaren arteko bilgunean kokatzen da, eta elkarlanean
aritzen da inguruko ikerketa taldeekin (CNIO, Bartzelonako Unibertsitatea) eta
nazioartekoarekin (NKI, Harvard, Karolinska, Kaliforniako Unibertsitatea-San Diego). Iaz,
CAF-Elhuyar merezimendu saria jaso zuen.
Ana Zubiagak honela laburtu digu bere
hitzaldiaren mamia:
“Genetikaren alorrean lorpen harrigarriak ikusten ari
gara azken hamarkadan. Aurrerapauso hauek aspaldi luzean zientzian
gertatu den iraultzarik garrantzizkoenetako bat bultzatzen ari dira. Nire
hitzaldian zenbait aurkikuntza ikusgarriren errepasoa egingo dut, eta
aipatuko ditut beraien aplikazio posible batzuk, bai eremu klinikoan, zein
auzitegi-analisietan, nekazaritzan eta abeltzaintzan, edota desagerturiko
espezieen berpizte lanetan.”
Argazkien kreditoa: Julio Iriarte
Informazio gehiago: Genetika, Ana Zubiaga, Ana Zubiaga -2020ko Elhuyar saria EITBen, Ana Zubiaga -EHU-
No hay comentarios:
Publicar un comentario