Elisa Sainz de Murieta EHUko ikertzaile eta irakaslea Ekonomia Aplikatua
departamentuan eta Basque Centre for Climate Change (BC3) ikerketa erakundeko
ikertzaile atxikia da.
Geologia Zientzietan lizentziaduna, Euskal Herriko
Unibertsitatean (EHU, 2001). Ondoren, Ingeniaritza eta Ingurumen Kudeaketako
master bat egin zuen Madrilgo Industria Antolakuntzarako Eskolan (EOI, 2002), eta 3
urtez aritu zen ULMA industria taldean.
2005ean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen
Sailean lanean hasi zen, Biodibertsitate eta Ingurumen Partaidetzarako zuzendari gisa.
Etapa horretan, zientziak erabakiak hartzeko oinarri gisa duen garrantzia bertatik
bertara ikusteko aukera izan zuen, eta, horregatik, Jaurlaritzan amaitu ondoren,
ingurumen- aldaketei buruzko master bat ikastea erabaki zuen (UPV/EHU, 2010),
doktoretzarako sarbidea eman ziona.
BC3 erakundean 2010ean hasi zen lanean, eta
bertan egin zuen doktore tesia (2016), klima-aldaketak eragindako itsas-mailaren
igoerak euskal kostaldean sortu ditzakeen inpaktu eta kalte ekonomikoak aztertuz.
2017tik 2019ra Grantham Research Institute (London School of Economics) institutuko
ikertzaile bisitaria izan zen. Ondoren, BC3ko ikertzaile bezala aritu da, klima-
aldaketaren inpaktuak ikuspegi sozioekonomikotik aztertuz , baita egokitzapen-
politikak ere, hainbat ikerketa-proiekturen esparruan lan egiten du (adb. COACCH,
Gobernadapt).
Klima-aldaketa egungo arazorik nagusienetarikoa da. Eraginak
tokian-tokikoak badira ere, arazoari aurre egiteko ezinbestekoa da nazioarteko
kolaborazio eta neurriak adostea. Hitzaldi honetan, nazioarteko erantzunaren bidaia
historikoa egingo dugu, 2021eko azaroan Eskozian ospatu zen 26. Goi-bilerara iritsi
arte. Ibilbide honetan, nazioarteko klima politikaren itzalak eta argiak, aurrera-pausuak
eta erronkak aztertuko ditugu.
Argazki kreditoa: Julio Iriarte
No hay comentarios:
Publicar un comentario