Primera conferencia de GOIENAGUSI: Energía e Inteligencia Artificial: Evolución y
Futuro A cargo del Catedrático emérito de Física de la Universidad de Barcelona Javier
Tejada Palacios.
Goienagusiren programazioko lehenengo hitzaldia da 'Energia eta
adimen artifiziala: bilakaera eta etorkizuna'.
GOIENAk jasotzen duen bezala, Javier
Tejada Palaciosek gizakiaren etorkizunaz zer pentsatzen duen kontatu du. "Abentura
honetarako dugun energia eta Adimen Artifiziala eta Robotika hornitzeko ditugun
gaitasun teknologikoak izango dira bizi garen antzoki honetako protagonista nagusiak".
Hitzaldian Alberto Gorritibereak zuzendutako bi bideo proiektatu dira, hitzaldiko gai
nagusiak lantzen dituztenak.
Javier Tejada Palacios Bartzelonako Unibertsitateko
katedradun emeritua da eta City University of New Yorkeko Honoris Causa doktorea
eta Europako eta Amerikako hainbat unibertsitatetan irakasle gonbidatua ere izan da.
Bere lorpen garrantzitsuena espinaren tunel-efektu kuantikoaren aurkikuntza (1996)
izan zen eta mundu osoko aldizkari eta egunkarietan komentatu zen. City University of
New Yorkeko Honoris Causa doktorea izendatu zuten 1996an. Hortaz gain, 328
argitalpen zientifiko ditu eta 10 liburu idatzi dute. 32 doktore-tesiren zuzendari izan da
eta, besteak beste, Vianako Printzea Saria (2006) eta Fisikako Sari Nazionala (2009)
eskuratu ditu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario