4 de noviembre de 2019

Mañole Ezenarro eta Bittor Gorrotxategiren "Trianoko Mendietatik, Neguriko Oligarkiaren sorrerara" hitzaldia

XIX eta XX garren mendetan, Bizkaiko Trianoko mendietako meatzetan burni mineral asko atera zen. Burni horrek zituen berezitasunak ziren: Mineral aberatsa izatea, Fosfororik gabekoa, lur azalean egoteraen abantaila, itxas portutik hurbil egotea eta esku lanaren ordain sariaren murriztasuna. Minerala gehienbat Erresuma Batura bidaltzen zen. Horregaitik atzerriko konpañiek ere parte hartu zuten negozio horretan, adibidez: 1860an sortzen da Ybarra Mier y Cia , compañía, ia burdiñaren monopolioa izango zuena, edota Erresuma Batuko trenbide konpañiak parte hartu zuten, menditik portura minerala jeisteko behar ziran trenbide estrukturak egiten. Ekoizpen handiena 1889tik 1914 urtea bitartean izan zen. Guzti honek Trianoko mendietara emigrante kopuru handia ekarri zuen. Emigrante hauen lan baldintzak eta bizi baldintzak tamalgarriak ziren. Meatzari gehienak gizonak izan ziren, baina emakumeek eta umeek meatzen inguruan lan asko egin zuten. Klase gizartea hemen sortu zen, proletalgoa, bere lan eta ekintzekin eta Neguriko burgesia, bere kapitala eta inbertsiorekin. Euskal Herri osoak sor diete gaur egun ditugun berezitasunak . Presentazioa ikusi.

Hitzaldi hau, datorren asteazkean, Trianoko mendietara bisita gidatuarekin osatuko dugu. Autobusen ordutegiak hauek izango dira:
. A busa: Arrasate, Aramaio eta San Prudentzio. Arrasaten 8,30etan eta 8,40 San Prudentzion.
. B busa: Eskoriatza, Aretxabaleta, Antzuola eta Bergara. Eskoriatzan 8,15etan, Aretxabaletan 8,25 eta Bergaran 8,45tan.
Beste ordutegiak: Pobaleko Ola: 10,30-11,30tara; Gallartako museoa: 12.00-13.00tara, Funikularra 13,45tan; Bazkaria 14,30etan eta arratsaldeko 5etan etxeruntz buelta.
Argazki kreditua: Muskizeko museoa

No hay comentarios: