Hasier Eraña Lasagabaster, Biologia molekularra eta biomedikuntzan
doktorea (UPV/EHU), CIC bioGUNEko Gaixotasun Prionikoen Laborategiko
ikertzaile eta ATLAS Molecular Pharman Prioien saileko arduraduna. Irakasle
Deustuko Unibertsitateko Medikuntza graduan.
Biologiaren arlo ezberdinetako ikertzaileek hamarkada gutxi batzuk egin dituzte
honez gero enzefalopatia espongiforme transmisibleak ulertzeko ahaleginetan.
Izan ere, nahiz eta behi eroen krisialdia ia kontrolpean egon, ezagutzen diren
gaixotasun bitxienetarikoak dira gaitz hauek. Hain arraroak, bi Nobel saridun
egon direla urte ezberdinetan gaixotasun honen inguruan egindako
ikerketengatik.
Gaixotasun hauek eragiten dituen patogeno ezohikoak,
prioiak ere deituak, hasiera hasieratik erakarri zuten biologo, albaitari eta
mediku askoren arreta. Baina gizartean ez ziren ezagun egin 90.
hamarkadararte, behi eroen gaitza eta hari lotutako elikadura krisiak Europa
guztia astindu zuen arte.
Hala ere gaur egun, bere garaian medioen eta
gizartearen arreta bete-betean bereganatu zituen arren, gutxi batzuk soilik
oroitzen dute behi eroen gaitza, ta askok bere buruari ere galdetuko diote, “non
daude behi eroak? ”.
Egun, gaixorik aurkitu zen lehenengo behiaz geroztik
mende laurden baino gehixeago pasa denean eta ahalegin askoren ondoren,
hasi gara behingoz gaixotasun honen jatorria ulertzen eta ustegabean
konturatu gara behi eroek, agian, zerbait erakutsi ahal digutela beste gaitz
neurodegeneratibo batzuen inguruan, alzheimerra edo parkinsona kasu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario