Argiaren izaeraz ohar batzuk eginez hasiko gara, aztertuko ditugun
fenomenoen ikuspegi orokor bat izateko beharko baitugu.
Gainerakoan, hala ere, ez dugu teoria bereziki ezezagunen beharrik
izango eguneroko bizitza arruntean ikusten ditugun hainbat
fenomenoren nondik-norakoak argitzeko. Hala nola, denok
ezagutzen dugu islapena: denok egoten gara luze ala labur gure
irudia itzultzen digun ispiluaren aurrean; baina bada beste islapen
modu desordenatuago bat mundua ikusten dugun moduan ikustea
ahalbidetzen diguna eta ulertzen saiatuko garena. Errefrakzioa ere
ezaguna dugu: denok ikusi dugu inoiz koilaratxo bat ur-basokada
baten sartzen dugunean, okertuta dagoela dirudiela; ortzadarra ere
argiaren errefrakzioaren ondorio da; alabaina, ez dira hauek
errefrakzioak eragindako fenomeno bakarrak, aztertuko ditugu beste
batzuk ere. Agian, argiaren sakabanaketa ez da hain ezaguna, baina
horrek irekiko digu bidea zeruaren urdintasuna eta oskorriaren
gorritasuna azaltzeko. Eta zer arruntagoa gauaren iluntasuna baino?
Arrunta, bai, baina esanguratsua: Unibertsoak hasiera bat izan duela
iradokitzen digu, eta ez da gutxi.
Hizlaria Jesus Agirre Izango da.
Jesus Agirre Astrofisikan doktorea (UPV/EHU) eta UPV/EHU-ko
irakasle titularra Fisika Aplikatua I sailean; Jupiter eta Saturnoren
atmosferen meteorologia eta dinamikari buruzko hainbat ikerketa-
proiekturen partaide. Nazioarteko lehen mailako zientzia
aldizkarietan argitaratutako hainbat artikuluren egilekide.
Astronomiaren inguruko dibulgazio lan ugariren egile: liburu, artikulu,
telebista eta irratsaio,..
No hay comentarios:
Publicar un comentario