28 de marzo de 2022

Bego Zubia. Urak aske dokumentala. -Martxoak 30an Kulturaten-

Bego Zubia Gallastegi.
Ikasketak: Informazio Zientzietan lizentziaduna, Kazetaritza espezialitatea (UPV/EHU).
Kazetari bezala lan-ibilbidea: Arrasate Press (kazetaria), Egin (Arrasatek korrespontsal, Debaldea ataleko koordinatzaile, Gizartea saileko buru), Gara (Nazioarteko erredaktore eta Gizartea saileko buru), 2005etik aurrera Elhuyar: Teknopolis zientzia-dibulgazio saioan (ETB 1, ETB 2) gidoilari/erredaktorea.
Film luze dokumentalen zuzendaritza: Sagardoa Bidegile (2016). Zuzendari eta gidoigile. Donostiako 63. Zinemaldiko Culynari atalean estreinatu zen, Urak aske (2022). Zuzendari eta gidoigile.
Irakaskuntza: Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Kazetaritza I eta Ikus-entzunezko Komunikazioa sailetan irakasle (guztira 4 ikasturte).
Sariak: 2017. Euskal Ingurumen Kazetaritza Saria , “Gau bat Pirinioetako desmanarekin” ikus-entzunezkoarekin, 2022. VII Premio de Periodismo Foro Transfiere (finalista). Deskarbonizazioa helburu lanarekin.
 
Urak Aske dokumentalaren sinopsia: Urtegi batetik bi milioi metro kubiko ur hustea, desagertzeko zorian dagoen animalia txiki bat babesteko. Hori izan da Enobietako urtegia kentzeko lan egin dutenen ahalegina. Eta ametsa beteta, muturluze piriniotarrari babesleku seguru bat eman diote. Artikutzan gertatu da istorio harrigarri hori, duela mende bat Donostiak Nafarroan erositako finkan. Gaur egun, Kantauri kostaldeko baso natural onenetako bat han dago.
Normandian, aldi berean, Vezins-eko presa handia kendu dute. Hura kentzeko arrazoia izokinari Sélune ibaia zabaltzea izan da. Ibaietan utzitako hormatzarrek biodibertsitateari hesia jartzen diote eta haien eraisketek etorkizunean planeta bizigarriago bat imajinatzeko aukera ematen dute. Vezinsekoa eta Enobietakoa bezalako keinu txikien -edo handien- araberakoa izango da etorkizun hori.
Argazkien kreditoa: urakaske.eus
 
Informazio gehiago: urakaske.eus 

24 de marzo de 2022

Elena Laka. Pertsona Helduak, Gaitasun desberdinak: babes juridikoa. -Martxoak 28an Kulturaten-

Elena Laka Muño, Eibar, 1966, Akatua da eta abokatutzaren jardunean dihardu bere bizitza profesional osoan. Epaitegietako eta auzi lanari lotutako bulegoko jardunean oinarritzen da batez ere gure lana. Zuzenbideari lotutako irakaskuntza eta komunikazio lanetan ere aritzen naiz: EHUko Abokatutzako Masterrean eta Eibarko Esperientzia Eskolan, eta hedabide desberdinetan. Zuzenbidearen jardun praktikoa eta aldi berean irakaskuntzan eta zabalkundean aritzea uztartze ezin hobea iruditzen zait, bi alorrek pertsonekin modu desberdinean eragiteko aukera ematen didatelako.
 
Pertsona heldu guztiek ez daukagu gaitasun berdina. Era berean, pertsona bakoitzak, bizitzako aro desberdinetan, gaitasun desberdinak izan ditzakegu, gure egoera fisikoaren, mentalaren, intelektualaren edo sentsorialaren arabera. Gaitasun desberdinak bai, baina guztiok daukagu gaitasun juridiko berdina bizitzako alor guztietan. Gaitasun juridiko berdinzale batek dakar pertsonen eskubideak, borondatea, lehentasunak errespetatzeko neurriak bermatu behar izatea, pertsonen egoerari egokituko zaizkienak, ahalik eta epe laburrean hartuko direnak, eta aldi berean, aginte independiente batek ikuskaritzapean egingo direnak.
Duela gutxi arte, gaitasun gabezia zeuzkaten pertsonen borondatea ordezkatzera bideratuta zegoen legea. 2021eko irailean izandako lege aldaketaren ondoren, lege berriak pertsona guztien borondatearen eta lehentasunen errespetua du oinarri. Gaur egungo legeriak pertsonen duintasuna, oinarrizko eskubideak eta borondate askea errespetatzeak dakar pertsonen bizitzako aro guztietan eta egoera guztietan.
Hitzaldian azalduko ditugu gaitasun desberdina daukaten pertsona helduek eskubideak modu berdinzalean gauza ditzaten indarrean dauden neurri berriak. Bereziki aztertuko ditugu laguntza neurriak, berme neurriak, eskubideak eta obligazioak, eta, oro har, gaur egungo legeriak pertsonen borondatea eta duintasuna erdian jartzeko ezarri dituen baliabide guztiak.
Argazkien kreditoa: Julio Iriarte

21 de marzo de 2022

Zenarruza, Markina-Xemein eta Barinagako Txangoa. -Martxoak 23an-

Hemen daukazue antolatzaileek prestatu duten egitarau zehatza eta autobusen ordutegia.
- Irterak: 8.00etan Eskoriatzan -Akeita-; 8.10etan Artetxabaletan -Eroski Azbe-; 8.20etan  San Prudentzion eta 8.30etan Bergaran. 8:30etan Arrasate -Udaltzaingoaren ondokoan-.
- Bisitak:
. 9.30tik 10.30etara Ziortzako Kolegiata, denok elkarturik.
. 10.45etatik 12etara, Markinako bisita gidatua eta Axpe Sagardotegia bisita eta hamaiketakoa 1go Busekoak; 2garren Busekoak: Axpe Sagardotegia bisita eta hamaiketakoa eta Markinako bisita gidatua.
. 14:15etatik 16:15etara Bazkaria Itsas Lur Jantokian, Markinan, denok.
. 16.30 tik 17.30tara Zesta-Punta frontoiaren bisita gidatua edo Barinaga auzoa bisitatu, Don Jose Maria Arizmendiarrieta jaio zen tokia.
18.00 ertan etxeruntz.
 
Este es el programa preparado por los organizadores, con el horario detallado de autobuses.
- Salidas: 8.00 de Eskoriatza –Akeita-; 8.10 Aretxabaleta -Eroski-Azbe-; 8.20 San Prudentzio y Bergara a las 8.30. Arrasate a las 8.30 junto a la Policía Municipal-.
- Visitas:
. De 9.30 a 10.30 Colegiata de Ziortza, todos juntos
. De 10.45 a 12; Bus 1, Visita guiada a Markina y visita y hamaiketako de Axpe Sagardotegia; Bus 2: Visita y hamaiketako de Axpe Sagardotegia y visita guiada a Markina.
. De 14.15 a 16.15 Comida en el Rte. Itsas Lur, en Markina.
. De 16.30 a 17.30 Visita guiada en el frontón de cesta- punta o visita al barrio de Barinaga, lugar de nacimiento de Jose M. Arizmendiarrieta.
A las 18.00 vuelta a casa. 
Credito foto: web alberguescaminosantiago.com

19 de marzo de 2022

Jesus Mari lazkano. La construcción de la imagen y el proceso pictórico. -21 de marzo en Kulturate-

Jesus Mari Lazkano nacio en Bergara en 1960) y vive y trabaja en Urdaibai.
Artista y desde 1994 doctor en Bellas Artes por la Universidad del País Vasco, con la tesis: De la distancia entre lo formal en arquitectura y la arquitectura como imagen... En 2016 es nombrado académico de numero en Jakiunde, Academia de las Ciencias, Artes y Letras del País Vasco.
En 2019 realiza la película ARTIKO, con textos de Xabier Paya, en el Museo de Bellas Artes de Bilbao, corto documental que surge de la expedición científico- artística al Ártico, organizada por la Fundación de Nueva York The Arctic Circle. Ha sido presentada en más de 60 Festivales Internacionales de Cine y recogido varios premios.
Recientemente, la editorial NEREA, ha publicado una extensa monografía con textos del autor, que profundiza en el componente conceptual de la pintura,
Ha realizado numerosas exposiciones individuales en EEUU, China, Suiza, Indonesia, España, Italia y País Vasco. Sus estancias en ciudades como Nueva York, Chicago, Dallas o Roma han estructurado su trabajo en sucesivas series temáticas, constituyendo un referente continuo en su pintura.
Interesado en la integración de la pintura en el espacio público, ha llevado a cabo importantes obras de grandes dimensiones como en la Torre Iberdrola, de Cesar Pelli, con una obra de 6 x 15 metros.
En 1985 recibió el premio Gure Artea y en 2007 el Premio Titanio, del Colegio Oficial de Arquitectos Vasco-Navarro, que distingue a aquellos artistas que aportan conocimientos arquitectónicos.
En 1998 fue becado en la Academia de Bellas Artes en Roma, y desde entonces mantiene una estrecha relación con Italia.
Su trabajo se acompaña de cuidadas ediciones facsímiles de los cuadernos de dibujo realizados en sus viajes (Roma, New York...) y de numerosos catálogos monográficos con textos del autor.
Entre sus numerosas exposiciones, destacan la presentada en el año 2003 en la Sala BBK de Bilbao; la exposición individual LABORATORIOS en el Museo Guggenheim de Bilbao en el 2007; y su gran retrospectiva en el Museo de Bellas Artes de Bilbao, en 2010, bajo el título «De la arquitectura a la naturaleza». En 2012 con la Galería Art Bridge en el 798 Art Distrit de Beijing y en 2016 la retrospectiva IKUSMIRA en el Kursaal de Donostia.
Su obra se encuentra en diversas colecciones y museos de varios países, entre los que cabe señalar el Museo Guggenheim Bilbao, el Museo Château du Montbéliard, la Colecione Bulgary en Hong Kong y Los Ángeles, International Finance Corporation Washington o el Museo de Bellas Artes de Bilbao.
 
El tema de la charla de Jesus Mari Lazkano tratara de:
- La distancia entre la idea y la forma.
- Cómo se forman las ideas.
- La creación a partir de la experiencia.
- La memoria, el viaje y el tiempo que lo transforma todo.
- Sistemas de aproximación a la realidad, los cuadernos.
- Crisis y caos. Olvidar lo que sabemos.
Credito foto. Julio Iriarte
 

14 de marzo de 2022

Jesus Lizarraga. 5G y ciberseguridad: Retos e Iniciativas. -16 de marzo en Kulturate-

Jesus Lizarraga es Ingeniero Técnico en Electricidad por la Universidad del Pais Vasco (EHU), Ingeniero en Informática por Mondragon Unibertsitatea (MU) y Master (M.Sc.) en Computación por la Universidad de Staffordshire (Reino Unido). Es además instructor homologado de CCNA de CISCO. En 1992 se incorporó al departamento de Informática de la Escuela Politécnica Superior (MGEP).
De 1995 a 2004 fue responsable de sistemas y seguridad de MGEP, periodo en el cual ha conocido de cerca los problemas de seguridad que afectan a las redes de Cmunicaciones.
De 2005 a 2010 fue coordinador del Foro de Vigilancia Tecnológica en Seguridad Informática de la Corporación Mondragón.
Ha participado en más de 15 proyectos de investigación y bajo contrato con empresas y administraciones públicas regionales y nacionales.
En la actualidad coordina el área de Telemática y Ciberseguridad de la Escuela Politécnica Superior de Mondragon Unibertsitatea. Es también Coordinador del Master en Ciberseguridad y profesor en los siguientes cursos://- Máster universitario en Análisis de Datos, Ciberseguridad y Computación en la Nube - Curso Delegado de Protección de Datos (DPO).
Compagina sus labores docencia en los cursos de postgrado con la formación y asesoría a empresas.
 
Cada vez se habla más de la tecnología 5G, el despliegue ya ha comenzado y comenzamos a ver en muchos de nuestros teléfonos el simbolito de 5G, pero ¿qué es realmente esta tecnología? ¿qué va a cambiar? ¿qué nuevas oportunidades aparecen? ¿y riesgos? En esta charla intentaremos dar respuesta a todas estas interrogantes.
Veremos qué es el 5G, cuál ha sido la evolución en las tecnologías de comunicaciones móviles hasta llegar al 5G, estado en el que se encuentra el despliegue. También veremos los retos a los que nos enfrentamos en el ámbito de la ciberseguridad y ejemplos de aplicación de esta tecnología ¿qué avances traerá a nuestro día a día?
Perfiles públicos:
Credito foto: Julio Iriarte

12 de marzo de 2022

Unai Tamayo. Trantsizio ekologikoa eta Ekonomiaren erresilientzia bideratzeko eredu BIO-ekonomikoen bila. -Martxoak 14an Kulturaten-

EHU-ko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Euskara, Ikasle eta Enplegu Dekanordea.
Master eta Graduondo ezberdinetan Hizlaria: Marketin Masterra (Marketin Ekologikoa); Barne Merkataritzako Masterrean (Green Procurement eta Green Marketing); Garapen Iraunkorreko Unesco Katedrako Masterra (Marketina, Garapen Jasangarria eta Iraunkortasuna); Ekonomia Zirkularreko Masterra (Ekonomiaren deskarbonizazioa, Taxonomia klimatikoa, Ekonomia zirkular baterako trantsizioa)
Marketin ekologikoaren arloko ikertzailea eremu horretan hainbat publikazio ditu (Hondakinen kudeaketa, produkzio eta erosketa jasangarria; enpresen jasangarritasun estrategiak eta abarri buruzko artikulu ugari dituena)
Ekonomia Zirkularrari buruzko ECYSE ikerketa-taldeko kidea: (ECYSE.14) Berrikuntzatik eta Ekintzailetzatik abiatuta Ekonomia Zirkularra eta Iraunkorra bultzatuz Euskadin.
Biomimicry network Ri3 Sarearen kide sortzailea, Biomimesisi buruzko ikerketa-taldea. Ekintzailetza bioinspiratuko azpitaldeko liderra.
Erasmus+ EFFORT ikerketa-taldeko zuzendaria, iraunkortasunerako eta hezkuntza-jarduerarako hezkuntzari buruzkoa.
Unibertsitateko jasangarritasun-lanetan aktiboki parte hartzea (Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Ingurumen Kudeaketako Batzordeko kidea). Unibertsitateko curriculumaren iraunkortasunari buruzko hitzaldietan aktiboki parte hartzea.
Arrasate-Mondragon MU, Deustuko eta EHUko Unibertsitateetako ikertzaile-taldeko lankidetza-proiektuko koordinatzaile. Ekoberrikuntzari buruzko azterlan tematikoaren autorea
 
Klima-aldaketari aurre egiteko ez dira baliagarriak orain arte erabili ditugun eredu ekonomikoak. Konpromiso berriak hartu behar ditugu denok. Erronka horri aurre egiteko Nazioarteko erakundeek 2030 Agenda zehaztu zuten marko gisa, Ekonomia Zirkularra eta Jarapen Jasangarriaren Helburuak mahai gainean ezarririk. Baina hortik abiatuz, erakunde publiko eta pribatuek eta gizarte zibil antolatuari dagokio ituna betetzea.
Euskal Herriak badu Basque Green Deal deritzon estrategia propioa ekimen hauek guztiak aplikatu ahal izateko, zeina Europako Itun Berdearekin lerrokatzen den.
Zehazki, abiarazi dugun hamarkada honetan (2021-2030), helburua Europar Batasunaren berotegi-efektuko gasen emisioa gutxitzeko anbizio handiko asmoa betetzea izango da, hain zuzen ere: 2050ean karbono-neutraltasuna lortu ahal izateko.
Zentzu horretan, larrialdi klimatikoak norabidea aldatzera behartzen gaitu, eta aldi berean gure kultur eta kontsumo-ildoak aldatzera behartzen gaitu. Hau da, ekoizteko moduak, energia eredua, mugikortasuna, elikadura sistemak , osasuna eta zainketak, etxebizitza eta hiri-diseinua, ekosistemak...
Naturaren printzipioetatik abiatuz, badira kapitalismoaren logika zapaltzailea zuzentzera bideratu daitezkeen zenbait aukera interesgarri, zeintzuek aurretik adierazitako honetan lagundu gaitzaketen: Ekonomia zirkularra, bioekonomia, Doughnut economy, ...
Era teoriko-aplikatuan horietara hurbiltzeko aukera izango dugu, zenbait adibide emanik eta, noski, zuen ekarpenak ere gaineratuko dizkiegulari.
Argazkien kreditoa: Julio Iriarte

7 de marzo de 2022

Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez. "Baga, biga, higa" hitzaldi musikatua. -Martxoak 9an Seminarixoan-

Baga, biga, higa euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena helburu dituen proiektua da. Multimedia formatuko hitzaldi - kontzertuen bidez, ikus-entzuleari euskal musikaren historiaren gaineko begirada eskaini nahi zaio, 60. hamarkadaren aurreko garaietatik hasi eta gaur egunera artekoa.
Musikariak izango gara hizlari eta kantari, euskal musikagintzaren mundua barrenetik ezagutzen eta bizi dugunak, eta hitzez bakarrik ez, kantuz ere islatuko ditugu: baga, iragana; biga, oraina eta higa, etorkizunerako erronkak eta aukerak.
Bost ataletan banatu dugu euskal musikaren historia:
1. 60ko hamarkadara artekoa
2. 60ko eta 70eko hamarkadak
3. 80ko hamarkada
4. 90eko hamarkada
5. 2000. urtetik gaur egunera artekoa
Hamarkaden arteko lotura eta heldulekutzat musika euskarriak erabili ditugu. Garai bakoitzean erabili den euskarriak informazio asko ematen du aro bakoitzari buruz.
Horregatik, euskarririk gabeko garaietatik hasi eta Disko biniloen aroa (60-70. hamarkadak), Casetten aroa (80ak), CD-en aroa (90ak), eta Mp3-en aroa (XXI. mendea) -euskarririk gabeko aro modernoa– jorratu ditugu.
Hitzaldiak parte-hartzailea eta ludikoa izatea du helburu, eskola magistraletatik urrun, pasioz bizi dugun mundu honi begirada propioa emateko eta ikus-entzuleekin partekatzeko. Streaming bidez ikauteko.
Argazkien kreditoa: Julio Iriarte

3 de marzo de 2022

Amaia Nausia. Ni casadas ni sepultadas. Las viudas: una historia de resistencia femenina. -7 de marzo en Kulturate-

Amaia Nausia Pimoulier (1982, Iruñea, Nafarroa, EH) es doctora en Historia por la Universidad de Navarra, donde defendió su tesis "Entre el luto y la supervivencia: viudas y viudedad en la Navarra Moderna (siglos XVI y XVII)" . Es responsable de proyectos de Eusko Ikaskuntza - Sociedad de Estudios Vascos y colaboradora habitual en diversos medios de comunicación.
En un tono siempre divulgativo, sus artículos e investigaciones se centran sobre todo en el rol, modo de pensar, vivir y sentir de nuestras antepasadas: explicar el ideal de feminidad a lo largo de la historia y el adoctrinamiento sufrido por las que osaban transgredir las normas impuestas por el sistema patriarcal, en sus diversas formas.
Tras su primer libro: “Ser mujer (siglos XIII-XVI), ¿Vírgenes o putas? Más de 500 años de adoctrinamiento femenino” ha presentado un nuevo libro que lleva por título: “Ni casadas ni sepultadas. Las viudas: una historia de resistencia femenina.
 
Para evitar el peligro y error en que podría incurrir, a mi parecer le convendría o casarse, o morir, conforme al refrán que dice: viuda lozana, casada o sepultada” dejaba escrito Juan de Espinosa en el siglo XVI. Desde entonces, momento en el que patriarcado y un incipiente capitalismo tejían una alianza que llega hasta nuestros días, las viudas han sido, para una sociedad dominada por los hombres, figuras poderosas que causaban pavor. Sin un hombre del que depender y con un bagaje vital y material que las hacía relativamente libres, pronto serán acusadas de brujería y otros delitos castigados con duras penas o, señaladas con el dedo inquisidor, serán desposeídas de sus vidas, negocios y bienes.
Sin embargo, como explica en su libro Amaia Nausia Pimoulier, a pesar de la soledad y de la marginación a las que se vieron abocadas, un gran número de viudas resistirán y conseguirán enfrentarse con éxito al eterno dilema _“o casada o sepultada”, en un ejercicio de insumisión sin precedentes.
Credito foto: Julio Iriarte

21 de febrero de 2022

Ixusko Ordeñana. Genero indarkeria dela eta, biktimaren babesa eta tratu txarren emailearen bergizarteratzea. -Otsailak 23an Seminarixon

Ixusko Ordeñana Gezuraga, EHUko Zuzenbide Prozesaleko irakaslea, UNED-Bergara eta UNED-Bizkaia Ikastetxe Elkartuetako tutorea.
Zuzenbideko ikasleentzako eskolak ematen ditu, gradu- zein master-mailan, hala Espainian nola atzerrian.
Gatazken jurisdikzioz kanpoko konponbideari buruz egin zuen Doktore Tesia , doktoregoko aparteko sariarekin aintzatetsia, Bostonen (Harvard), Ingalaterran (Oxford) eta Australian (Melbourne).
Bere ikerketa ildo nagusiaren bidetik, 11 monografia (horietatik sei euskaraz) eta 50 artikulu baino gehiago idatzi ditu, eta beste hainbeste hitzaldi eman ditu.
Hainbat arlotako bitartekaritza ikertu du , hala nola lana, familia, eskola, hipoteka, kooperatiba, zigorra eta konkurtsoa. Arbitrajeaz ere arduratu da, oro har, eta bereziki lan arlokoaz. Ikerketa ildo horrekin loturik, Sestaoko (Bizkaia) bake epailea da duela 15 urtetik eta bake-justiziaren oraina eta etorkizuna aztertu du, zeina gatazken judizioz kanpoko ebazpenarekin lotzen duen. Bi monografiatan eta artikulu ugaritan islatu ditu bere gogoetak.
Biktima, oro har, eta genero -indarkeriaren biktima bereziki, haren beste ikerketa ildo bat da , beken, atzerriko egonaldien eta maila goreneko ikerketa proiektuen bidez elikatu duena. Esparru horretan bi monografia eta liburu-kapitulu ugari eginak ditu.
Prozesu zibila ren testuinguruan, kasazioa eta prozesuaren berezitasun autonomikoak landu ditu. Horren emaitza hainbat artikulu eta liburu kapitulutan agertu da.
Euskara juridikoaren eremuan, liburuak eta artikuluak hizkuntza horretan argitaratzeaz gain, legeen itzulpenean parte hartu du (Prozedura Zibila, Fiskaltzaren Estatutu Organikoa, Espainiako Abokatutzaren Estatutu Orokorra eta Espainiako Auzitegietako Prokuradoreen Estatutu Orokorra), baita espainiera-euskara hiztegi juridiko tematikoetan esku hartu ere (Erregistro Ekonomikoen Hiztegia, Lan Arloko Prozedura, Prozedura Kriminala, Zigor Arloa eta Espetxe Zaintza). Duela gutxi, EHUko Zuzenbide Fakultateko Hiztegi Juridikoa koordinatu du.ato digital.
 
Genero indarkeria egungo gizartearen arazo nagusietako bat da, emakume eta familia asko biktima bihurtzen dituena.
Horien babesean gauza asko egin badaitezke ere, konferentziak bitan egin nahi du indar: tratu txarrak ematen dituzten gizonen bergirzarteratzea ( eman daiteke? nola? zer egin dezakete horretarako epaileek?) eta komunikabideek kontu honi ematen dioten trataera ( benetan, biktima babesten dute? betetzen al dute legedia? ).
Horien inguruan dagoen legedia aztertuko du konferentzia emaileak bertaratuen elkarrizketarako eta eztabaidarako bidea irekiz. 
 
OHARRA: Konferentzia hau UNED Bergara Unibertsitatearekin elkarlanean antolatu dugu eta presentziala izango da; ez da grabatuko eta ez da internetez zabalduko.
 
Argazki kreditoa: Julio Iriarte
 

20 de febrero de 2022

Urko Barros. Historia de la alimentación en Euskal Herria. -21 de febrero en Kulturate-

Urko Barros es Licenciado en Historia y Gestión del Patrimonio cultural por la Universidad de Deusto. Lleva 15 años dedicado a la divulgación histórico-artística en Donostia, Eibar y Arrasate. Amante de la gastronomía.
 
Urko tratará de hacer un repaso sobre los usos y las costumbres culinarias de los vascos a través de la historia, desde los tiempos más primitivos hasta la época actual, por lo tanto, analizando las costumbres alimenticias tanto del paleolítico en las cuevas, hasta hoy en día en las grandes mesas de este país.

Credito foto: Julio Iriarte
 

14 de febrero de 2022

Pedro Saldaña. Cine: Hermanos Cohen. -16 de febrero en Seminaixoa-

Pedro Saldaña, presentador y moderador de cine, estudió Dirección cinematográfica en el Centro de Estudios Cinematográficos de Cataluña (CECC).
Ha participado en las siguientes producciones cinematofráficas:
. Ayudante de dirección artística en el cortometraje rodado en 35 mm, subvencionado por el icaa “Natacha” rodado en 2006 y producido por grup cinema art Ayudante de dirección artística en el cortometraje rodado en 16mm “Angoixa” rodado en 2006 y producido por grup cinema art.
. Ayudante de dirección artística en el cortometraje rodado en 16mm “Ophret” rodado en 2006 y producido por grup cinema art.
 . Auxiliar de dirección en la película “ens veiem dema” rodado en 2008 y producida por Aureli De Luna para la productora PCM.
. Segundo ayudante de dirección en el cortometraje rodado en 35mm “von voyage” rodado en 2009 y producido por grup cinema art.
. Ayudante de dirección en el largometraje en formato digital “altres direccions” de Aaron Sanchez.
. Guionista del cortometraje “Saregileen magia” rodado por voluntarios para el área de voluntariado de DSS2016 durante 2016.
. Ayudante de dirección del cortometraje “Primera comunión” Rodado en 2016 Jefe Producción en el cortometraje “Prudentzio” de David Gil rodado en 2016.
Además, ha dirigido los siguientes cortometrajes:
. La autoridad competente Cortometraje realizado en 16mm y rodado en Barcelona con Eduardo Velasco, Carlos Olalla y Jordi Díaz como protagonistas.
. Portero automático. Cortometraje en formato digital.
 
Pedro, repasara varias películas de los hermanos Joen y Ethan Coen (Muerte entre las flores (1990) El gran salto (1994). Veremos algunas de las características de sus films. Como los travellings (movimientos de cámara) hacia los personajes. También veremos cómo están construidos los personajes en las películas Fargo (1996) y El gran Lebowski (1998). Son perdedores que buscan una oportunidad. Veremos cómo es su mundo y los contrastes entre ellos (por ejemplo los papeles de Steve Buscemi y Peter Stormare en Fargo). Para verr la conferencia de Pedro Saldaña en streaming