Baga, biga,
higa euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena helburu dituen proiektua
da. Multimedia formatuko hitzaldi - kontzertuen bidez, ikus-entzuleari euskal
musikaren historiaren gaineko begirada eskaini nahi zaio, 60. hamarkadaren
aurreko garaietatik hasi eta gaur egunera artekoa.
Musikariak izango gara
hizlari eta kantari, euskal musikagintzaren mundua barrenetik ezagutzen eta bizi
dugunak, eta hitzez bakarrik ez, kantuz ere islatuko ditugu: baga, iragana; biga,
oraina eta higa, etorkizunerako erronkak eta aukerak.
Bost ataletan banatu
dugu euskal musikaren historia:
1. 60ko hamarkadara artekoa
2. 60ko eta
70eko hamarkadak
3. 80ko hamarkada
4. 90eko hamarkada
5. 2000. urtetik
gaur egunera artekoa
Hamarkaden arteko lotura eta heldulekutzat musika
euskarriak erabili ditugu. Garai bakoitzean erabili den euskarriak informazio asko
ematen du aro bakoitzari buruz.
Horregatik, euskarririk gabeko garaietatik hasi
eta Disko biniloen aroa (60-70. hamarkadak), Casetten aroa (80ak), CD-en aroa (90ak), eta Mp3-en aroa (XXI. mendea) -euskarririk gabeko
aro modernoa– jorratu ditugu.
Hitzaldiak parte-hartzailea eta ludikoa izatea du
helburu, eskola magistraletatik urrun, pasioz bizi dugun mundu honi begirada
propioa emateko eta ikus-entzuleekin partekatzeko. Streaming bidez ikauteko.
Argazkien kreditoa: Julio Iriarte
No hay comentarios:
Publicar un comentario