Bego Zubia Gallastegi.
Ikasketak: Informazio Zientzietan lizentziaduna,
Kazetaritza espezialitatea (UPV/EHU).
Kazetari bezala lan-ibilbidea: Arrasate
Press (kazetaria), Egin (Arrasatek korrespontsal, Debaldea ataleko koordinatzaile,
Gizartea saileko buru), Gara (Nazioarteko erredaktore eta Gizartea saileko buru),
2005etik aurrera Elhuyar: Teknopolis zientzia-dibulgazio saioan (ETB 1, ETB 2)
gidoilari/erredaktorea.
Film luze dokumentalen zuzendaritza: Sagardoa
Bidegile (2016). Zuzendari eta gidoigile. Donostiako 63. Zinemaldiko Culynari
atalean estreinatu zen, Urak aske (2022). Zuzendari eta
gidoigile.
Irakaskuntza: Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU)
Kazetaritza I eta Ikus-entzunezko Komunikazioa sailetan irakasle (guztira 4
ikasturte).
Sariak: 2017. Euskal Ingurumen Kazetaritza Saria , “Gau bat
Pirinioetako desmanarekin” ikus-entzunezkoarekin, 2022. VII Premio de
Periodismo Foro Transfiere (finalista). Deskarbonizazioa helburu
lanarekin.
Urak Aske dokumentalaren sinopsia: Urtegi batetik bi milioi metro kubiko ur
hustea, desagertzeko zorian dagoen animalia txiki bat babesteko. Hori izan da
Enobietako urtegia kentzeko lan egin dutenen ahalegina. Eta ametsa beteta,
muturluze piriniotarrari babesleku seguru bat eman diote. Artikutzan gertatu da
istorio harrigarri hori, duela mende bat Donostiak Nafarroan erositako finkan.
Gaur egun, Kantauri kostaldeko baso natural onenetako bat han
dago.
Normandian, aldi berean, Vezins-eko presa handia kendu dute. Hura
kentzeko arrazoia izokinari Sélune ibaia zabaltzea izan da. Ibaietan utzitako
hormatzarrek biodibertsitateari hesia jartzen diote eta haien eraisketek
etorkizunean planeta bizigarriago bat imajinatzeko aukera ematen dute.
Vezinsekoa eta Enobietakoa bezalako keinu txikien -edo handien- araberakoa
izango da etorkizun hori.
Informazio gehiago: urakaske.eus
No hay comentarios:
Publicar un comentario