Ixusko Ordeñana Gezuraga, EHUko Zuzenbide Prozesaleko irakaslea, UNED-Bergara eta
UNED-Bizkaia Ikastetxe Elkartuetako tutorea.
Zuzenbideko ikasleentzako eskolak
ematen ditu, gradu- zein master-mailan, hala Espainian nola atzerrian.
Gatazken
jurisdikzioz kanpoko konponbideari buruz egin zuen Doktore Tesia , doktoregoko
aparteko sariarekin aintzatetsia, Bostonen (Harvard), Ingalaterran (Oxford) eta
Australian (Melbourne).
Bere ikerketa ildo nagusiaren bidetik, 11 monografia
(horietatik sei euskaraz) eta 50 artikulu baino gehiago idatzi ditu, eta beste hainbeste
hitzaldi eman ditu.
Hainbat arlotako bitartekaritza ikertu du , hala nola lana, familia,
eskola, hipoteka, kooperatiba, zigorra eta konkurtsoa. Arbitrajeaz ere arduratu da, oro
har, eta bereziki lan arlokoaz. Ikerketa ildo horrekin loturik, Sestaoko (Bizkaia) bake
epailea da duela 15 urtetik eta bake-justiziaren oraina eta etorkizuna aztertu du, zeina
gatazken judizioz kanpoko ebazpenarekin lotzen duen. Bi monografiatan eta artikulu
ugaritan islatu ditu bere gogoetak.
Biktima, oro har, eta genero -indarkeriaren
biktima bereziki, haren beste ikerketa ildo bat da , beken, atzerriko egonaldien eta maila
goreneko ikerketa proiektuen bidez elikatu duena. Esparru horretan bi monografia eta
liburu-kapitulu ugari eginak ditu.
Prozesu zibila ren testuinguruan, kasazioa eta
prozesuaren berezitasun autonomikoak landu ditu. Horren emaitza hainbat artikulu eta
liburu kapitulutan agertu da.
Euskara juridikoaren eremuan, liburuak eta artikuluak
hizkuntza horretan argitaratzeaz gain, legeen itzulpenean parte hartu du (Prozedura
Zibila, Fiskaltzaren Estatutu Organikoa, Espainiako Abokatutzaren Estatutu Orokorra eta
Espainiako Auzitegietako Prokuradoreen Estatutu Orokorra), baita espainiera-euskara
hiztegi juridiko tematikoetan esku hartu ere (Erregistro Ekonomikoen Hiztegia, Lan
Arloko Prozedura, Prozedura Kriminala, Zigor Arloa eta Espetxe Zaintza). Duela gutxi,
EHUko Zuzenbide Fakultateko Hiztegi Juridikoa koordinatu du.ato digital.
Genero indarkeria egungo gizartearen arazo
nagusietako bat da, emakume eta familia asko biktima bihurtzen dituena.
Horien
babesean gauza asko egin badaitezke ere, konferentziak bitan egin nahi du indar: tratu
txarrak ematen dituzten gizonen bergirzarteratzea ( eman daiteke? nola? zer egin
dezakete horretarako epaileek?) eta komunikabideek kontu honi ematen dioten
trataera ( benetan, biktima babesten dute? betetzen al dute legedia? ).
Horien
inguruan dagoen legedia aztertuko du konferentzia emaileak bertaratuen
elkarrizketarako eta eztabaidarako bidea irekiz.
OHARRA: Konferentzia hau UNED Bergara
Unibertsitatearekin elkarlanean antolatu dugu eta presentziala izango da; ez da
grabatuko eta ez da internetez zabalduko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario