Mireia Roca Zeberio, Tolosako arkitektoa da. Barcelonako ‘Universitat
Politécnica de Catalunya del Vallés’ Unibertsitatean ikasi zuen. Armando
Roca arkitektoarekin lanean aritzen da, 1995 geroztik. EHUko Arkitektura
Goi Eskola Teknikoan irakasle kolaboratzailea da, Arkitektura sailean,
Estetika eta Konposizioa jakintza arloaren baitan. 2016ko geroztik Gradu
Amaierako Lanen zuzendaria da eta 2020 geroztik Etxebizitza Publikoko
Masterreko irakasle (Irisgarritasun Unibertsala). 2017-2020 bitartean
“Arkitektura gure laguna da” EITBko Euskadi Irratian kolaboratzailea izan
da Faktoria programan.
Astelehenean emango duen hitzaldian
Donostiako Klub Nautikoaren eraikina izango du aztergai Mireia Rocak.
Eraikin honek, estetika ikusgarria du, Le Corbusierren estiloan oinarritua, Kontxako badian ainguraturiko itsasontzi bat itxuratzen duela. Aizpurua eta
Labaien arkitektoen lana da.
Arkitektura arrazionalista hutsa da. Europako
eraikin arrazionalista goiztiar eta garrantsitzuenetakotzat jotzen da.
2000ko uztailaren 3an, Eusko Jaurlaritzak ‘monumentu’ izendatu zuen,
Sailkatutako Kultura Ondasuna.
Hitzaldiaren heburua, baina, ez da soilik
eraikin honen ezaugarri eta bere balio arkitektonikoak azaltzea, baizik eta
hura inspiratu duen ‘Razionalismoa’ edo ‘Mugimendu Modernoa’ zer den
zehaztea eta arkitektura lenguai horren atzean zer zegoen azaltzea: Europatik etorritako haize ufada modernoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario