22 de mayo de 2021

Mikel Alberdi. Emakume esploratzaileak XIX. mendean. -Maiatzaren 26an Seminaixoan-

Ez da Mikelek gure programan parte hartzen duen lehen aldia. Dokumentalista nekaezina, XIX. mendeko irudi eta istorio harrigarriak ematen dizkigu beti, oraingo honetan bezala: Emakume esploratzaileak XIX. mendean. Mundua handia eta oso ederra delako etxean geratu ez ziren bost emakumeren istorioa.
 
Hona hemen berak bidalitako laburpena: "XIX. mende erdi aldera europarrak mundua esploratzeari ekin zioten. Mapak zuri zeuden lurraldeetan barrena murgildu ziren eta, Parisen, Le Tour du Monde aldizkaria sortu zen 1860ean, esploratzaile hauen kontakizunak jasotzeko.
Bertan, esploratzaile hauen testigantzak munduaren irudi zabala eskaintzen digute, gehienetan gizonezkoena. Baina izan ziren emakume esploratzaileak ere. Hitzaldian aldizkari honetan aurkitu ditugunetako batzuk aipatuko ditugu: Ida Pfeiffer (1797-1858) austriarra, Lisa Barbier Cristiano (1827-1853) frantsesa, Alexandrine Tinné (1835-1869) herbereetarra eta Florence von Sass (Lady Baker) hungariarra (1841-1916) dira nagusienak. Dena den, besteren bat ere aipatuko dugu, bereziki Isabel Urkiola (1854-1911) gasteiztarra.
 
Orokorrean esan dezakegu gizon esploratzaileek erakusten ez diguten indigenekiko ikuspegi ulerberago bat aurkitu duguna, ausardi eta trebetasunez maila bereko espediziotan murgildu ziren emakume adoretsu hauen artean.
Argazkien kreditoa: Julio Iriarte
 
Informazio gehiago: Emakume Esploratzaileak

No hay comentarios: