Josu Iztueta Azkue (1957) Tolosan jaio eta bizi den bidaiari eta abenturazalea da.
1982 urtean
autobus bat erosi zuen, beste lagun batekin batera, Sahara gurutzatzeko, eta harrezkero horri
pegatuta bizi izan da bidaia bereziak eginez. 30 urtez Nairobitarra proiektuari esker 1.500 petsona
baino gehiago eraman ditu Europa, Afrika eta Amerikatik. Gainera, Groenlandian eskiatu du, Laponia
eta Kalifornia bizikletaz egin ditu, Nilo, Baltiko eta Mediterraneoa piraguan zeharkatu ditu, eta soilik
berak kontatu ahal dituen beste hainbat istorio bizi izan ditu. Berak definitzen duen moduan, “bidaia
nondik norakoa baino gehiago da: kuriositatea, jakin-mina, ilusioa, errespetua, komunikazioa eta
ikasteko gogoak ere beharrezkoak dira; hortik aurrera datorrena datorrela!”
Hauxe esan digu Josuk
Arrasaten emango duen hitzaldia dela-eta:
“NAIROBITARRAren historia azalduko dut, diapositiba
irudiak lagunduta ... 1970. Hamarkadan Tolosa nolakoa zen, mendi elkarteak, akanpalekuak, Aralar,
Pirineoa ... Gaztetatik lana eginez bidaiatzeko aukera ... Nola pasatu ginen motor zahar bat izatetik,
kotxea, furgoneta eta 1980ean autobusa antolatzera ... Zergatik izan zen hain polita guk ezagutzen
genuena besteekin konpartitzea ... Bidaiatzeko modu ezberdinak, klimak, paisajeak eta bizimoduak
... Horrela bizitzearen alde onak eta ez hain gozoak ... Aukeratutako bizitza bat aurrera eramateko
gogoa, ahalegina, eta suertea ...”
Informazio gehiago: Josu Iztuetaren 'Arrastoan' eta 'Biziminez' dokumentalak, Josu Iztueta Bidaiaria -Berria-
No hay comentarios:
Publicar un comentario