2 de abril de 2021

Josu Zabala. Mondragon Kooperatiba Esperientzia, Utopia baten praktika. -Apirilaren 19an Kulturaten-

Josu Zabala, arrasatearra aspaldiko urtetan, JAKIUNDEko kidea da.
Ingeniaritza Tekniko Mekanikoa ikasi zuen Donostian, 1973an, eta, gero, Frantziara joanda, goi mailako ikasketak eta doktoregoa egin zituen Tolosako Paul Sabatyier Unibertsitatean, Robotika arloan.
1978tik 1999ra bitartean IKERLAN Ikerketa Zentroko Fabrikazio Sistemen Teknologien ataleko ikertzaile eta zuzendaria izan zen. 1986tik aurrera, gainera, IFIPeko (International Federation for Information and Processing) TC5eko (5. Batzorde Teknikoa) Espainiako ordezkaria izan zen.
1999an, FAGOR Etxetresna Elektrikoak enpresako negozio gerente kargua hartu zuen. Enpresa horretan, Hozkailuen eta Egosketaren Negozioak zuzendu zituen, hurrenez hurren.
MONDRAGON Unibertsitateko errektore izan zen 2006ko azarotik 2014ko abendua artean.
 
Hau da bere hitzaldiari buruz, Josu Zabalak bidali digun laburpena:
75 urte pasatxoan, euskal kooperatiba-mugimendua, eta, zehazki, Mondragon Kooperatiba Esperientzia, erreferente ukaezina bihurtu da munduko ‘Lan Elkartuen Kooperatiben’ esparruan.
Gaur egungo esparru sozioekonomikoetan beti oso presente egon arren, "Esperientzia" horrek "zerbait desberdina" izaten jarraitzen du, harrigarria, are miresgarria ere, baina, batez ere, nahiko lausoa eta ulertzeko zaila, garapenean zuzenean inplikatuta ez dauden pertsona gehienentzat.
Konferentziaren helburua, hain zuzen ere, Mondragon Kooperatiba Esperientzia izan denaren eta izaten ari denaren ibilbide egituratua eta objektiboa eskaintzea da: Bere jatorria, garapena, kooperatiba baten esentziak, hauen kokapena Korporazioan, eta abar errepasatuz.”
Argazkien kedritoa: EITB Teknopolis webhorria
 

No hay comentarios: