31 de marzo de 2021

Amaia Albes. Titare baten ibilbidea. -Apirilaren 12an Kulturaten-

Amaia Albes Arrasaten jaio zen. Berak esaten duen moduan, amonaren altzoan jositakoekin hasi zen, panpinei jantziak sortzeko jolasekin segi eta orain ezkongaien ametsak oihaletan islatzen ari da. 
Batxilergo artistikoa egin zuen eta Donostian 4 urte egon zen goi mailako ikasketak burutzen, bi titulu eskuratu zituen bertan; patroigintza eta diseinua. 
Masterclass (maisu eskola) ezberdinak egin ditu moda munduko profesional ezagunekin. 
Bere proiektuarekin hasi aurretik beste enpresa batzuetan egin izan zuen lan baina epe motzean (hitzaldian kontatuko digu nola proiektu sozial batetan hartu zuen parte). 
2011n bere enpresa sortu zuen eta duela 6 urte, Arrasaten denda bat zabaldu zuen.

No hay comentarios: