8 de diciembre de 2019

Mikel Alberdiren "Aldizkari satirikoak XIX. mendean" hitzaldia

Gaur Zumalakarregi museoko Mikel Alberdi Goienagusin izan dugu XIX. mendeko aldizkari satirikoei buruz hitz egiten. Bere hitzaldian XIX. mendeko historia aztertu du, publikazio satirikoak oinarri hartuta. Hasieran XIX. mendeko Espainiako prentsaren azalpen editorial bat eman du. Honako tituluak aipatu ditu, beste batzuen artean: La Mesa Revuelta, El Matute, El Ojo, La Bomba, La Mosca, La Flaca ..., gehienak Madrilen eta Bartzelonan argitaratutakoak. Ondoren, karikaturak oinarri hartuta, “Familia Eredua” karikaturei buruz aritu da: Borboiak eta beraiei buruzko istorioak, orduko egoera oso ondo adierazten dutela esan digu. Garai hartako prentsa satirikoak beste gai batzuei emandako trataera ere aztertu du: antiklerikalismoa, XIX. mendeko Espainiako gaitzak; karlista animaliekin erlazionatzen zituzten sarri. Koadro famatuetan oinarritutako bineta satirikoak aurkeztu dizkigu, baita hauteskunde kanpainan dauden politikarien irudikapenak ere. Ilustratzaile handiak aipatu dizkigu, Gustave Doré eta Ramón Cabrera, adibidez. Jarraian, garai hartako “euskal gaiei” buruz aritu zaigu. Garai hartako komiki mota bat ere aurkeztu digu: Aleluyak, bertso mota berezi batean idatzitako kontakizun ilustratuak. Egileen artean El Maestro, El Fraile, Eh, Atención Atención eta Aleluya del Toisón aipatu dizkigu. Bukatzeko, Cánovas del Castillo Perexil irlarekin erlazionatzen duen bineta erakutsi digu. Orohar, XIX mendeko prentsaren kategoria baten aurkezpen interesgarria izan da.
Argazkien kreditoa: Zumalakarregi Museoa

Enlatzeak: XIX.mendea Karikaturetan -Zumalakarregi Museoa-Gustave DoréRamon Cabrera , XIX Mendea Karikaturetan

No hay comentarios: