2 de diciembre de 2019

Jon Sarasuan "Dakartzagun ideologiak eta datozkigun galderak: munduko egoerei begiratu bat" hitzaldia

Jon Sarasua galdera batzuekin etorri zaigu eta beraiei erantzuna ematen saiatu da.- Nola interpretatu gaur eguneko mundua? Zein ideologia daude? Nondik gatoz? Nondik datoz gure ideologiak?- Zein debate dago gaurko munduan? Galdera berriak ditugu eta gaurko ideologiekin bakarrik ezin diegu erantzun. Aro Modernoan jaio gara eta gure kontakizuna gizakiak arrazoiaren bidez mundu perfektua lortuko duela da. Arrazoia bi adarretan oinarrituta dago, Zientzia (teknologia) eta Ideologia (politika) eta honen azpian dago aurrerapenean sinestea. Modernitateak bi balore politiko ekoiztu ditu: askatasuna eta berdintasuna. Zoritxarrez oraindik ez dago ideologiarik bi balore horiek plano berean jartzen duenik. Azken mendetako ideologiak liberalismoa, sozialismoa, anarkismoa eta kontserbadorismoa (ingelesa) dira. Askatasunaren alde eginez gero, berdintasuna albo batera gelditzen da: liberalismoa. Berdintasunaren alde eginez gero, askatasuna albo batera gelditzen da: sozialismoa. Mundua zuzentzen duena ekonomia da. Berriz, politika, kultura eta erlijioa bere inguruan mugitzen dira. Lau ideologia horiek ez die gaurko galderei erantzuten, adibidez bioteknologia ingurukoei: noraino nahi dugu gure seme-alaben ezaugarriak aukeratu? hilea, begi kolorea, altuera... Etika motz gelditu da, teknologien garapenaren abiadurari ezin dio jarraitu. Geopolitikoki hitz eginez, aurreko mendean mundua bi zatitan banatuta zegoen: kapitalismoa eta sozialismoa. Borroka kapitalismoak irabazi du. Aurki populazioaren erdia Txina eta India izango dira eta bere gizarte baloreak (ordena, obedientzia...) ez dira gureak (askatasuna, berdintasuna). Bukatzeko, modernitate solidotik likidora eta gaseosora pasatu garela esan du. Baina euskal gizartean ez gara iritsi modernitate gaseosora: aukeratu, aukeratu... Oraindik gure sostenguak ez dira apurtu. Kapitalismoak etengabe aukeratzen egotea bultzatzen gaitu eta horrek konbikzio sendoen galera dakar eta familiaren eta lanaren zentzuaren galera. Zoriontasunaren inguruko ikerketek diote kontsumo handiagoak ez dakarrela zoriontasun handiagoa. 

No hay comentarios: