Mostrando entradas con la etiqueta Redes Sociales. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Redes Sociales. Mostrar todas las entradas

13 de febrero de 2022

Amaia Arroyo. Sare Sozialak: Mundua ehuntzeko eta ezagutzeko baliabide digitalak. -Otsailak 14an Kulturaten-

Amaia Arroyo-Sagasta Komunikazioan eta Hezkuntzan doktorea eta Hezkuntza Bereziko irakaslea da. Egun, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko irakaslea eta ikerlaria da, baita KoLaborategia laborategiko koordinatzailea ere, Gizarte Digitalareko Hezkuntza eta Komunikazio laborategia.
 
Sare sozialak: mundua ehuntzeko eta ezagutzeko baliabide digitalak.
Saioaren helburua da sare sozialak (digitalak) zer diren argitzea, eta komunikazioan eta harremanetan izan duten eraginaz hausnarketa piztea.
Facebook, Twitter, Whatsapp, Instagram ... egunerokotasunean naturaltasunez erabiltzen diren tresnak dira eta mundua saretzen lagundu dute. Zer aukera eskaintzen dizkigute? Zer sare soziali atera diezaioket etekina?
Saioan zehar, galdera hauei erantzuna ematen saiatuko gara, hausnarketatik adibide praktikoetarako bidea eginez.
Argazki kreditoa: Julio Iriarte