Amaia Arroyo-Sagasta Komunikazioan eta Hezkuntzan doktorea eta Hezkuntza
Bereziko irakaslea da. Egun, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultateko
irakaslea eta ikerlaria da, baita KoLaborategia laborategiko koordinatzailea ere,
Gizarte Digitalareko Hezkuntza eta Komunikazio laborategia.
Sare sozialak:
mundua ehuntzeko eta ezagutzeko baliabide digitalak.
Saioaren helburua da
sare sozialak (digitalak) zer diren argitzea, eta komunikazioan eta harremanetan izan
duten eraginaz hausnarketa piztea.
Facebook, Twitter, Whatsapp, Instagram ...
egunerokotasunean naturaltasunez erabiltzen diren tresnak dira eta mundua
saretzen lagundu dute. Zer aukera eskaintzen dizkigute? Zer sare soziali atera
diezaioket etekina?
Saioan zehar, galdera hauei erantzuna ematen saiatuko gara,
hausnarketatik adibide praktikoetarako bidea eginez.
Argazki kreditoa: Julio Iriarte
No hay comentarios:
Publicar un comentario