Mostrando entradas con la etiqueta Jon Garcia del Val. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Jon Garcia del Val. Mostrar todas las entradas

20 de abril de 2021

Jon Garcia del Val. Jazz Bebop 40eko hamarkada. -Apirilak 28an Seminarixoan-

Joan zen azaroan, Jon Garcia del Valek Estatu Batuetara eraman gintuen, swing-aren erritmoan dantzatzera eta sei abestiren interpretazioarekin gozatzera, Aitor Moreno eta Iñigo Zubizarretarekin batera.
30. hamarkadako jazzaren bilakaerak BIG BAND orkestra handien sorreratik Kansas Cityraino eraman gintuen, jazzaren benetako zaporea berreskuratuz.
Egindako bidean aurkitu genituen Jazz-izar ahaztezinak: Glen Miller, Fletcher Henderson, Duke Ellington, Benny Goodman, Lester Young, Count Basie eta abeslarien artean garai hartako onena, dudarik gabe, Miss Billie Holiday.
Datorren Apirilak 28ko saioan 40. hamarkadako musika ezagutu eta entzungo dugu: BEBOP jazz estiloa, hain zuzen ere.
Aurreko saioan gertatu zen moduan, bukaeran musika zuzenean entzungo dugu. Oraingo honetan Seminarixoko agertokian 3 musikari: Zigor Martinez, Arrasate Musikaleko Big Band zuzendaria, klarinetearekin; Aitor Moreno, kontrabaxuarekin, eta Jon Garcia del Val, gitarrarekin, ahotsa jarriz eta agian berriro “kazoo” instrumentu bitxia jotzen.
 Argazkien Kreditoa: Julio Iriarte

 
Informazio gehiago:  BebopJon Garcia del Val

11 de noviembre de 2020

Jon Garcia del Val. Swing 1930eko hamarkada eta Bebop 1940ko hamarkada -Azaroak 11 eta 25an Seminarixoan-

1929-ko krisi ekonomikoak hamarkada gogor bati eman zion hasiera. Disketxeak ateak itxi behar izan zituzten eta, ondorioz, irratiak indarra hartu zuen. Musika biztanle guztien etxeetara heldu zen eta honek New York-en sortutako “Swing” estiloaren arrakasta ekarri zuen.
Musikariak: Aitor Moreno kontrabaxuan eta Iñigo Zubizarreta eta Jon Garcia del Val, bera, gitarran.
 
Bigarren Mundu Gerrarekin batera “Bebop” jazz estiloa sortzen da. Musikari asko ez zeuden ados musikak jarraitzen zuen bide komertzialarekin. Gauero gauza berdina jotzen zuten “Big Band” izeneko orkesta handietan. Pixkanaka hiruzpalau kideko taldeak sortzen joan ziren, sentimentu eta interesak adierazteko gogoak bultzatuak. 
Musikariak: Zigor Martinez Klarinetean, Aitor Moreno kontrabaxuan eta Iñigo Zubizarreta eta Jon Garcia del Val, bera, gitarran.
 
Iaz Jonek erakutsi zigun jazza XIX. mende bukaeran Estatu Batuetan sortu zen musika estiloa dela, musika beltza eta tradizio europarraren nahasketaren ondorioz.
Jazza hizkuntza da, eta hortan datza bere indargunea, aurrez ezagutzen ez diren musikariak komunika ditzake, artea sortuz, arte inprobisatua.
Iazko saioan jazzaren lehen urratsak berrikusi genituen: Blues, Gospel eta Ragtime. Lehenengo figura artistikoak entzuteko aukera izan genuen, adibidez, Jerry Roll Morton, Buddy Bolden, Bix Beiderbecke eta Louis Armstrong.
Bukaeran Jonek eta Zigor Martinezek, klarinetista, musika zuzenean joko zuten. Zoragarria izan zen.
Jon Garcia del Val, ingeniaritza ikasketak amaitu zituenean Nafarroko Goi Mailako Kontserbatorioan sartu zen.
Kontserbatorioan bost urte ikasten egon zen eta, orain, irakasle dihardu Arrasate Musikalen eta Irurtzunen.
Gitarra elektrikoa irakaslea da eta talde desberdinetan aritu da musika jotzen. Pandemia dela eta, publikoaren aurrean aukera gutxi izan du jotzeko baina bai entseatzeko
 
Azaroak 11 eta 25eko zaio bitan Musika zuzenean entzueko aukera edukiko dugu.
 
 
Argazkien kreditoa: Julio Iriarte

 Informazio gehiago: Swing, BebopJon Garcia del Val