Joan zen azaroan, Jon Garcia del Valek Estatu Batuetara eraman
gintuen, swing-aren erritmoan dantzatzera eta sei abestiren
interpretazioarekin gozatzera, Aitor Moreno eta Iñigo
Zubizarretarekin batera.
30. hamarkadako jazzaren bilakaerak BIG
BAND orkestra handien sorreratik Kansas Cityraino eraman gintuen,
jazzaren benetako zaporea berreskuratuz.
Egindako bidean aurkitu
genituen Jazz-izar ahaztezinak: Glen Miller, Fletcher Henderson,
Duke Ellington, Benny Goodman, Lester Young, Count Basie eta
abeslarien artean garai hartako onena, dudarik gabe, Miss Billie
Holiday.
Datorren Apirilak 28ko saioan 40. hamarkadako musika ezagutu
eta entzungo dugu: BEBOP jazz estiloa, hain zuzen ere.
Aurreko
saioan gertatu zen moduan, bukaeran musika zuzenean entzungo
dugu. Oraingo honetan Seminarixoko agertokian 3 musikari: Zigor
Martinez, Arrasate Musikaleko Big Band zuzendaria, klarinetearekin;
Aitor Moreno, kontrabaxuarekin, eta Jon Garcia del Val, gitarrarekin,
ahotsa jarriz eta agian berriro “kazoo” instrumentu bitxia jotzen.
Argazkien Kreditoa: Julio Iriarte
Argazkien Kreditoa: Julio Iriarte
Informazio gehiago: Bebop, Jon Garcia del Val
No hay comentarios:
Publicar un comentario