9 de mayo de 2022

Naiara Goia. Arantzazulab: Egungo erronkei erantzuna emateko ikuspegiaK: lankidetzako gobernantza eredu berriak. -Maiztzak 11an Kulturaten-

Naiara Goia Imaz Arantzazulab-eko zuzendari nagusia da, eta gizarte berrikuntza laborategia diseinaitzeko, abian jartzeko eta garatzeko ardura du, 2020ko udazkenetik.
Berrikuntzan aditua, 20 urteko esperientzia dauka bertan eta nazioarte mailan proiektu estrategiko konplexuen koordinazioan eta jakintza-alor anitzeko pertsonen zuzendaritzan.
Arantzazulab-en hasi aurretik, MONDRAGON Korporazioan ibili zen hainbat urtez, enpresen eraldaldaketarako berrikuntza teknologiko eta sozialaren alorrean ekimenak gidatzen.
Demokraziaren eta gobernantzaren berrikuntza, sareko lana sustatzea eta eraldaketarako estrategiak eraikitzea dira bere interesetako batzuk eta bere lanaren oinarria. Euskal Herriaren etorkizunaren inguruko gogoeta gune ezberdinetan parte hartzen du.
Unibertsitate ezberdinekin kolaboratzen du, baita ere, hizlari eta irakasle moduan.
 
Arantzazulab-en aurkezpena egingo da, gizarte berrikuntza laborategiaren helburu nagusiak eta abian jarritako egitasmo gakoak aurkeztuz.
Gobernantzaren berrikuntza ardatz hartuta, egungo gizarte erronkei erantzuna emateko Arantzazulab-etik proposatzen diren ikuspegiak partekatuko dira.
Horrekin batera, Goienagusi-ko bazkideekin eta hitzaldira bertaratuekin elkarrizketa irekiko da, beraien ikuspegia jasotzeko eta Arantzazulab-en egin dezaketen ekarpenaren inguruan gogoeta egitek.
Argazkien Krteditoa: Julio Iriarte

No hay comentarios: