3 de febrero de 2022

Joxe Mari Irturralde. Annualgo hondamendia, 1921. -Otsailak 7an Kulturaten-

José Ma Iturralde Uria 1951ko urriaren 20an jaio zen Tolosan.
Iruñeko Universidad de Navarra delakoan amaitu zuen lizentziatura Filosofia eta Letretan, Lenguas Románicas sailean, 1973an.
1975etik hasita zenbait Institututan aritu da irakasle.
1985az geroztik Euskara eta Euskal Literaturako Katedraduna izan da, Batxilergo mailan.
1977an Bilbon, "POTT" banda literarioa sortu zuen Bernardo Atxaga, Manu Ertzila, Jon Juaristi, Ruper Ordorika eta Joseba Sarrionandiarekin batera.
”Henry Bengoa inventarium" ikuskizuna eman du ezagutzera, Bernardo Atxaga eta Ruper Ordorikarekin batera.
Aldizkari, egunkari eta publikazio ugaritan idatzi izan du urtetan (Arteleku-ko "ZEHAR" aldizkarian, ARGIA aldizkarian, XAGUXARRA, AKADEMIA SEKRETUA, GARZIARENA aldizkarian, EMAK BAKIA BAITA argitaletxeko proiektuetan, egunkari askotan, EGUNKARIA, BERRIA eta MUGALARI gehigarri kulturaletan, Euskaltzaindiaren ERLEA aldizkarian eta abar...).
Hainbat musikari eta abeslarirekin ere egin du lan zenbait proiektu musikaletan eta bere poemak hainbat abeslarik (Ruper Ordorika, Jabier Muguruza/Les Mecaniciens, Alaitz eta Maider...) eta abesbatzak (Xun- Xume, Hodeitruk...) abestu eta grabatu egin dituzte.
Liburu ugari euskaratu ditu beste hizkuntzetatik egindako itzulpenetan.
Euskal PEN Klubaren (Basque PEN) sortzaileetako bat da eta Lehendakariordea izan da.
Literatur Tailerrak ematen ditu azkenaldi honetan, helduentzat, idazketa literarioa lantzeko, literaturaren mundura hurbiltzeko.
Euskaltzain Urgazle da (Euskaltzaindiko akademikoa).

Orain dela gutxi bete dira ehun urte Annualgo hondamendia gertatu zela. Ehun urte eta ehunaka hildako. Hildako horien artean soldadu euskaldunak zeuden, Afrikako lurralde haietara behartuta joan zirenak, gerra anker eta zital batean borrokatzera bultzatuak. Horietatik asko eta asko gazteleraz gutxi, edo ezer ere ez, ulertzen zutenak. Etxetik urrun, eurena ez zen gerra batean... sufritzera, hiltzera kondenatuak. Izugarria, lazgarria benetan, izan zen espainiar armadak nozitutako porrota, hainbesteraino non, ehun urte geroago, galera haien oihartzunak ez diren oraindik ere isildu.
Berte saio honetan, lurralde urrun eta arrotz haietan zer gertatu zen ikusiko dugu, desastre haren arrazoiak aztertuko ditugu eta bertan parte hartu zuten pertsonaia garrantzitsuenen nortasunak eta ezaugarriak komentatuko ditugu, nik idatzitako Ilargi horia – Luna amarilla (Pamiela argitaletxea) liburuan egin dudan bezalaxe.
Bere saio honetan, lurralde urrun eta arrotz haietan zer gertatu zen ikusiko dugu, desastre haren arrazoiak aztertuko ditugu eta bertan parte hartu zuten pertsonaia garrantzitsuenen nortasunak eta ezaugarriak komentatuko ditugu, nik idatzitako Ilargi horia – Luna amarilla (Pamiela argitaletxea) liburuan egin dudan bezalaxe.


No hay comentarios: