Eñaut Izagirre Estibaritz elgoibartarra geografian lizentziaduna da,
eta handik gutxira Punta Arenara joan zen, Txileko Patagonian,
Zientzia Antartikoetan master bat egitera, Magallanesko
Unibertsitatean glaziologian aipatua. Txikitatik izan du
mendizaletasun eta paraje naturalen zaletasuna. Izotzek, glaziarrek
eta mendi garaiek beti eman diote atentzioa. Lizentziaturaz gain,
Mendi Ertaineko Gidaren lehen maila ere egin du. Punta Arenan,
hainbat espedizio egin ditu Darwin mendikatera Patagonian klima-
aldaketak Glaciar Schiaparelliri nola eragiten dion aztertzeko. Gure blogean “Expediciones pioneras en la exploración de la
Antártica: 100 años del espíritu de Shackleton” bideo bat ikus
daiteke.
Gaur egun, bere doktoretza proiektua burutzen dihardu
Euskal Herriko Unibertsitateko Geologia Sailean eta “Hidro-
Ingurumeneko Prozesuak” ikertaldeko beste hainbat proiektutan ari
da parte hartzen. Horrez gain, National Geographic-en beka bat
jaso du proiektu bat garatzeko. Beka hori Bilbao mendi Film
Festivalen aurkeztuko du abenduan.
Azken bolada honetan,
Pirineoetan ibili da, hango glaziarrak aztertzen. Berriro blogean “La muerte de los últimos glaciares de España”
artikulua ikus dezakezue.
Hitzaldi honetan guztion arteko bidaia
bat egingo dugu, klima-aldaketaren oinarrietatik hasi eta lurrazaleko
izotzetan zehar Pirinioetako eta Patagoniako glaziarrak ikertzera
arte.
Hona hemen berak bidalitako hitzaldiaren laburpena:
Klima-aldaketa denon ahotan dabilen leloa da azken aldi honetan. Klima, ordea,
beti izan da aldakorra, izan arrazoi astronomikoengatik edota prozesu
geologikoengatik; gaur egungo berezitasuna, aldiz, gizakion
eraldatze/areagotze nabarian ezar dezakegu. Gai konplexua izanik, klima-
aldaketekiko sentiberak diren adierazleak oinarri hartzea ezinbestekoa da, eta
hara non, glaziarrak mendikateetako eta poloetako “termometro” aldakor bat
diren. Ingurune polar eta goi-mendiko elementu geografiko eta geologiko
paregabeak izateaz gain, Lurreko ur-erreserba nagusiak ere badira.
Informazio gehiago: Expediciones pioneras en la exploración de la Antártica: 100 años del espíritu de Shackleton, La muerte de los últimos glaciares de España
No hay comentarios:
Publicar un comentario