Xabier Barandiaran Irastorza Deustuko Unibertsitateko Soziologia eta Politika Zientzietako lizentziatua eta Soziologiako doktorea da. Gaur egun,Deustuko Unibertsitateko irakasle da, eta Donostiako campusean irakasten du.
Argitalpenetan komunikazio estrategikoa eta gizarte kapitala jorratzen ditu bereziki. Azken urteotan, komunikazioko ikertaldeko kidea da.
Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herrilan Departamentuko kabineteko burua izan zen eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusiaren Kabineteko buru ohia. 2019. urteaz geroztik, Diputatu Nagusiaren aholkulari moduan dihardu, bereziki, ETORKIZUNA ERAIKIZ egitasmo estrategikoan.
Ekainean Kutxa Fundazioren “Eta orain zer” elkarrikeztetan parte hartu zuen Iñigo Ucínekin , MONDRAGON Korporazioko Lehendakariarekin. Gipuzkoa krisiaren aurrean, administrazioaren eta enpresaren arteko
ikuspegi partekatuari buruz hitz egin zuten Oso interesgarria iruditu zitzaigun han esan zena.
7 hilabete igaro dira ordutik. Pandemia handitu egin da, eta uste dugu une egokia dela Xabierrekin gaia birplanteatzeko.Argazki kreditoa: Julio Iriarte
Informazio gehiago; Eta orain, zer: Pandemia honetatik eratorritako irakaspenak eta egiteke dauden gizarte-eztabaidak, Xabier Barandiaran
No hay comentarios:
Publicar un comentario