Gaur egun planetan urari egiten zaion erabilera eta abusua oso gai
garrantzitsua iruditu zaigu, eta horregatik eman dizkiogu gure
programako bi saio eta Iñaki Antiguedad gai honetan autoritate bat
denez, harengana jo dugu garatzeko.
Hidrogeologiako
katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Geodinamika
Sailean. Zientzietan doktorea da (1986) eta Geologian lizentziatua
(1978) EHUn. EHUko irakaslea da 1979az geroztik. Hidrogeologian
jardun du (batez ere eremu karstikoen hidrodinamikan eta
Kuaternarioko akuiferoen kutsaduran), eta Euskal Autonomia Erkidegoko
arroen azaleko hidrologian, sedimentuen dinamika barne. Hidrogeologia
eta Ingurumen Taldeko zuzendaria da, Eusko Jaurlaritzak Talde Bateratu
gisa onartua.
Eskarmentu handia du ikerketa-proiektuetan, eta
berrienek klima-aldaketarekin dute zerikusia; besteak beste, honako
hauek aztertzen ditu: deskargen joerak, arro mailako baliabide hidrikoak
etorkizuneko egoera klimatikoetan, lurzoruaren erabilera-aldaketak eta
ibai-dinamika (uholdeek nekazaritzako eremuetan uraren kalitatean
duten eragina eta ibaiertzetako arintze-prozesuak).
Bere ikerketa-
emaitzak nazioarteko aldizkarietan argitaratu dira.
Horixe da
bere hitzaldiaren abiapuntua:
“URA ezinbestekoa dugu bizitzarako, giza-eskubidea, eta ezinbestekoa ere Naturak eskaintzen dizkigun zerbitzu
ekosistemikoak mantentzeko.
Ez du ordezkorik. Eskualde askoan eskasa
da, eta eskasago klima aldatzean; migratzaile klimatikoak dira ondorio.
Hortaz, desio-objektu bihurtu da URA mundu osoan: burtsan
kotizatzeko balore hartuta, edota ur-gerrei bidea emanda, beti ere
publikotik zuzendu beharreko erregulazioa saihestu nahian.
Nazio
Batuen Erakundeak bultzatutako “Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda”
abiapuntu hartuta, eta erakundeak berak ezarritako 5 zutabe nagusiak
(Ura, Energia, Biodibertsitatea, Osasuna, Nekazaritza) helbide hartuta,
gainbegirada emango diegu urari lotutako kontuei, asko eta askotarikoak
direnak.
Ibai mapak deskargatu.
Argazki kreditoa: Rafael Bengoa
Argazki kreditoa: Rafael Bengoa
No hay comentarios:
Publicar un comentario