Bertsolaritza bizitzeko modu asko dago eta seguraski ez da bat bestea
baino hobea edo egokiagoa. Azken urteetan bertsolari dexentek egin du
hautua: “Sormenetik biziko naiz”. Andoni Egañak, duela hogeitamar urte
egin zuen aukera hori. Lanpostu finkoa zuen Vitoria-Gasteizko Udalean eta
gustuko lana zuen gainera Kultur-sailean. Baina bertsotan ere asko zebilen
ordurako. Eta bi lanak behar bezain ongi burutzerik ez zeukanez,
bertsolaritzatik eta bertsolaritzarako bizitzea erabaki zuen. Hirurogei urte
behar dituen honetan, esaldi bakar batean laburbiltzen du Andonik bere
esperientzia: “Errazago bizi nintekeen; hobeto ez”.
Nork bere bidea
egitearen poz eta zailtasunak; jubilazio adina heltzen doala ikusi eta
sortzen diren kezkak; kolektiboki sortzailearen statusari buruz... aritzeko
aukera ona izango da astelehenekoa.
Andoni Egaña (Zarautz, 1961)
bertsolaria eta euskal idazlea da. Lau aldiz irabazi du Euskal Herriko
Bertsolari Txapelketa Nagusia (lauak jarraian: 1993, 1997, 2001 eta 2005);
beste inork ez du halakorik lortu. Euskal Filologian lizentziaduna.
Euskaltzain Urgazlea da.
Bertsolari bezala ezaguna bada ere,
telebistarako gidoiak ere idazten ditu; eta esparru desberdinak landu ditu
literaturan; baita kazetaritza artikulu ugari ere.
Bertsolari bezala bere
lorpenak handiak izan dira. Baita gaiaren inguruan egin dituen ikerketa
lanak ere. Bai bertsoaren sorkuntzaren gainean eta baita bertsolaritzaren
mugimenduari dagokionez. Gaur egungo bertsolaritzari buruzko
teorizazioan aitzindarietako bat da.
Artikulu asko idatzi ditu euskal
herriko prentsan. Gaur egun, besteak beste, eguneroko zutabe bat idazten
du BERRIAn.
No hay comentarios:
Publicar un comentario