CO2 modu natural zein artifizialean sortzen den gasa da, eta planetaren
beroketa globalaren arduradun handia da. Hitzaldi honetan azalduko da nola
sortzen den, zein arazo dituen, zergatik eragiten duen berotze globala, zer egin
daitekeen kontzentrazioa murrizteko eta, adibide praktiko gisa, Euskadiko CO2-
aren eraldaketari buruzko LowCO2 proiektua.
Hizlaria Susana Pérez Gil
izango da. 1996an Kimika Zientzietan lizentziatu zen eta 2020an Kimika
Zientzietan doktoratu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. 2009an, Kimika
Prozesuen Ingeniaritzako eta Garapen Jasangarriko Masterra egin zuen Euskal
Herriko Unibertsitatean. Inasmet-Tecnalia Fundazioan lan egiten du 1999az
geroztik, eta, bertan, hondakin solidoak tratatzeko eta gas-inguruneko sintesi
kimikoa egiteko teknologiak garatzeko lanetan oinarritu da, proiektu nazional
zein europar ugaritan parte hartuz. Gaur egun, Tecnaliako Energia Unitatean
lan egiten du, eta sintesi kimikoari eta CO2 balorizazioari aplikatutako
mikroreaktoreen arloan espezializatzen da.
Informazio gehiago: 10 consejos para reducir las emisiones de CO2, Un nuevo método para limpiar la atmósfera
No hay comentarios:
Publicar un comentario