Mikel Reparaz nazioarteko informazioan espezializatutako kazetaria
da. Nafarroako Unibertsitatean Informazio Zientzietan ikasketak egin
zituen.
Nahiz eta oso gaztea izan, ibilbide profesional
garrantzitsua eta luzea du. EITBko komunikazio taldeko kide bat
da. Euskadi Irratiko Eusko Legebiltzarreko korrespontsala izan zen
lehenengo urteetan. Handik Bruselara joan zen eta hango albisteez
gain, Ekialde Hurbileko, Ipar Irlandako edo Pakistango berriemaile
bilakatu zen. Urte asko Radio Euskadiko albistegietako burua izan
zen, eta 2009az geroztik EITBren albistegietako nazioarteko
arduraduna ere. Ameriketako Estatu Batuetako berriemaile izan zen bost urtez. Bere familiarekin New Yorken bizi zen.
Iaz “Las
grietas de América. Bajo la piel de un país dividido” liburua
argitaratu zuen, tamalez, koronabirusagatik atzeratu egin zen
argitalpena baina jadanik liburu dendetan dago.
Hainbeste dira
Estatu Batuetatik iristen zaizkigun zalantzak:
- bitan banatutako
herrialde bat
- aurkariak onartu ez duen presidente hautatu bat
-
haren porrota onartu nahi ez duen beste presidente bat
- planeta
astintzen duen pandemia bat
- pobrezia
- klima-krisia
-
desinformazioa edo teknologiak gure bizitzan duen eragi
...
“Estatu Batuetako hauteskundeek agerian utzi dituzte gizartean dauden arrakala
sakonak. Estatubatuarrak inoiz baino zatituago daude azaroaren 3az geroztik, Donald
Trump presidenteak emaitzak onartzen ez dituen bitartean. Joe Biden demokrata
izango da hurrengo presidentea, baina Trumpek ez dizkio gauzak erraztuko. Trumpek
boterea utziko du, baina trumpismoak gizartean jarraituko baitu, sendo.
Gatazkaren sustraiak oso sakonak dira, eta Bidenek zubiak eraikiko dituela agindu badu
ere, enfrentamendu zibilaren arriskua handia da. Tentsio egoera horretaz eta
etorkizunaz solastuko gara, hedabideen paperaz, AEBek munduan duten itzalaz eta
etxe barruan dituen arazo larriez.”
Informazio gehiago: Las Grietas de America, Las Grietas de America -Aurkezpena-, Las Grietas de America -Presentación-, Tea Party
No hay comentarios:
Publicar un comentario