Mundukideko hitzaldiak bi zati euki zituen, lehena Mundukide Fundazioari buruzko informazio
orokorra. Enara Ruiz de Eginok, Arrasateko bulegoan 10 urte daramanak azaldu zigun nola
sortu zen Mundukide, zeintzuk dira dituen helburuak eta zein proiektutan sartuta dago une
honetan. Deba bailarako ONG desberdinak partaide ziren hainbat pertsonek bultzatuta
1999an sortu zala, oinarrizko helburu honetaz: lankidetza kooperatiboaren bitartez hego hemisferioko herrietan eraldaketa soziala bultzatzea elkarlanaren bitartez. Honetarako bailarako kooperatiben esperientzaia eta laguntza oso inportantea dela esan digu. Une honetan hiru lurralde hauetan zentratzen du bere lana: Brasil, Cuba eta Mozanbique. Mozanbiqueko proiektuei buruzko dokumental txiki bat ikusi genuen.Bigarren zatian Mozanbiquen Mundukidek dituen lau proiektuetakik bitan egon den Adrian Lamasek Mozambike kokatu zigun datu batzukin %90 biztanleria oinarrizko soldata baino gutxiago jasotzen duela azpimarratuz. Gerra baten ondorioa dela egoera eta helburu nagusia bertako komunitateak elkar lanean nekazaritza produktiboago batera bideratzea dela. Nekazal garapena eta azpiegitura basikoak bultzatzen ditu. Beti antolakuntza eta eredu kooperatiboa erreferente izanda. Prestakuntza programak eta laguntza teknikoa komunitateen elkarlaguntzan oinarritzen direla esan zigun.
Enlatzeak: Mundukide
No hay comentarios:
Publicar un comentario