27 de abril de 2017

Arantza Aranburu eta Mikel Apraizen "Euskal Herriko paisaia; zergaitik ditugu lautada zabalak eta lurralde aldapatsuak ?" hitzaldia

UPV/EHU ko irakasleak diren Arantza Aranburuk eta Mikel Apraizek Euskal Herriko Paisaia eraiki duten faktoretaz, bilakaeraz eta aldaketaz hitz egin ziguten era oso interesgarrian. Lehendabizi paisaia eraikitzen dituzten faktoreak, barne dinamikakoak, plaka tektonikoen mugimenduarekin lotutakoak. sumendi, lurrikara, mendi tolesak, plaken gorabeherak,… eta paisaia modelatzen dituztenak, kanpo dinamikakoak: haizea, ura, glaziarra. Ibaia,… Iraganean aldaketa hauek mitoen bitartez azaltzen ziren: Vulkano Jainkoa, Erraldoien Galtzada, Japoieko dragoia,…Bigarrenez Euskal Herria nola joan den eraldatzen azkeneko hirurehun miloi urtetik gaur egun arte. Hasieran EH gehiena ur azpian zegoela eta ur gaineko lurrak egun Aiako Harriak direnak zirela. Miloika urteetan EHko harri mota desberdinak osatzen joan zirela: kareharriak, areharriak, flisha eta itxura desberdineko lurraldeak: mendiak (tolesturak), lautadak, bailadak (errekak edo glaziarrek eraikitakoak) eta paisaia karstikoa.

 Argazkiaren kreditoa: EITB webhorria/Jagoba Lizarraga


No hay comentarios: