3 de marzo de 2016

Zahartzaro Bizia -1go zatia-

Martxoaren  2an Pili Arinek Bergaran eman zuen hitzaldian esan zigunez, urtero ematen dituen gaiak antzerakoak izan-arren ikuspuntu desberdinetik azaltzen dituela. Bere iritsiz ongizatearen estatuak hiru dimentsio ditu: fisikoa, psikikoa eta soziala. Arlo hauek lotura estua dute eta eragin haundia bata besteengan eta norberaren egoeran. Sozial mailak ez badu funtzionatzen gure egoera fisikoan zerikusia du. Barre egiteak endorfinak sortzen laguntzen digu eta horrek eraginez hobeto sentitzen gara.  Aholku bezala esaten digu whatsapetik bidaltzen diguten txisteak irakurtzea, ateratzen digun irribarreak askoz hobeto sentiarazten digulako. Emakumeak gizonak baino askoz baikorragoak garela gure artean gehiago komunikatzen garelako. Ahal diren egoera gehienak baikor hartu behar direla eta pertsonan ezkorrekin ahalik eta gutxien egon behar dela. Baita ere gizarteak asko aldatu dela eta orain zahartzaroa urrundu dela eta pertsonak ez garela zaharrak sentitzen biziago gaudelako eta baita ere  medikuntzak, estetikak, janariak, ariketa fisikoak eta baikortasunak laguntzen digutelako. Burmuina muskulu bat bezala ondo entrenatuta eta elikatuta egon behar da.  Ezintasun edo gutxitasun fisiko eta sentsorialak  erlazio sozialak murrizten ditu eta horren ondorioz motibazioa ahuldu egiten da. Motibazio faltak zahartu egiten gaitu. Baita ere elikaduraren garrantziaz hitz egin eta esan digunaren arabera jaten dugunaren %20a  gure  garunak erretzen dutela. Garunen funtzionamenduari hobeto doakien janariak hauek dira: oloa, intxaurrak, platanoa, brokolia, arrain urdina eta txokolate beltza. “B” taldeko  bitamina ugari magnesioa, kaltzioa eta azido folikoa dituztelako. Barazkietan zenbat orri ilunagoa eduki orduan eta bitamina gehiago ditu. Gure egoera ona izan dadin, ezin bestekoa da talde lanak egitea eta sozial mailan aritzea.  Beste aldetik estresak beldurra haserrea eta menpekotasuna sortzen digu. Aholku bezala FIDEL DELGADOREN bideoak ikustea. Hurrengo astean jarraituko du gaia zabaltzen.
 Argazkiaren kreditoa: web larazon.es

Enlazeak: Sistema endocrino, Ejercicios de Memoria  , Vitaminas "B"  , Vitaminas del grupo "B", Salud: Vitamina "B"Fidel Delgado -Cómo Optimizar el Sentido del Humor-, Fidel Delgado -Cómo Reciclar la Basura Emocional-Fidel Delgado -Como instalarse un ego de bajo consumo-Fidel Delgado -Aprendemos todos-, Fidel Delgado -Redes de Amor, Redes de Vida-Fidel Delgado -Mecánica y mística de la empatía-

No hay comentarios: