Hilaren 18an Joxe Arregik eman zuen hitzldian, Eliza katolikoaren egoerari buruz galdera batzuekin hasi zuen: Katolikaok nondik gatozen, non gauden eta noranz goazen. Bi ardatz nagusien bidez aurkeztu zuen, bata Kontzilio Vatikano II. tik oraingo Francisco Aita Santura arte eta bestea oraingo hurbilko Elizaren egoera. Esaten digunez Kontzilio Vatikano II. egiteko deialdia egoera baikor baten egiten da, -II. munduko gerraren bukaera zen, gizarte eskubideen garapenean murgilduta, ...-, naiz eta Gerra hotzaren eta Kolonizazioaren bukaerako arazoak egon. Kontzilioaren azken helburua hauek izan ziren: Elizak egoera baikor hau bereganatzea eta aurkako, Aita Santuak kaleratutako entziklikak baztertzea: "Syllabus errorum" entziklikan entziklopedistaren eta Darwinen teoriak deuseztatu egiten ziren, Eliza eta Estatuaren banaketa ez zen onartzen eta Askatasun erligiosoaren aurka ez ziren kontuan izaten. Nahiz eta lanean jarraitu eta sentsazio baikor bat sortu ez zen gotzinen artean aurrera pauso handirik eman eta bakarrik "Gaudium et spes" arteratzeko ados jarri ziren. Kontzilioi honen hondoren Eliza katolikoko talde batzuek beraien artean "Eliza holandesak" planteamendu askatzaileak urrunago eramatea pentsatu zuten holandes Doktrina sortuaz. Baina Pablo VI. ez zien laguntarik eman eta bere zalantzako jarrera zela medio horrela pentsatzen zuten guztiak gaitzetsi eta bere iritziak zuzentzeko eskatu zien. Juan Pablo II. a eta Benedicto XVI. aren etorkizunarekin, Joxek adierazten digun bezela, Eliza katolikoa Kontzilio aurreko egoerara bueltatu eta edozein pentsamolde aurrerakoi baztertuta, eliza tradizional baten bihurtu zen krisi sakon bat eragin duelarik. Hau lortzeko gotzainen kontrol zorrotz bat eduki dute eta hau lortzeko goitik beherako izendapenak egin dituzte -Aita Santutik hasita-.
Hitzldiaren bigarren zatian, Joxe Arregik gaurko Eliza hurbilari eskaintzen dio protagonismoa. Berari buruz esaten du Bibliaren irakurketa zorrotzegia egiten dela, ikastetxeetan erlijioaren irakaskuntza kontrolatu eta herrietako politikan bere ikuspuntua ezartzen ahalegintzen dela. Esaten duenez gotzain batzuek semario batzuek itxi dituzte beraien ikuspuntu aurrerakoiak izan dituztelako. Adibide bezala ipintzen du Euskal Herriko gehienak itxi eta Iruñakoak mantendu du bere jarrera aurrekoei ezagatik. Hitzaldia bukatzeko Francisco Aita Santuaren hausnarketa batzuek irakurtzen ditu bere pentsamoldera hurbiltze nahian
Aurreko hitzaldia bezala, bere jakintasuna modu egoki eta apalean hurbildu digu.
Enlaces: Kontzilio Vaticano II., Darwinen teoria, Paulo VI.a, Benedikto XVI.a, Joan Paulo II.a Gaudium et spes, Syllabus Errorum, Catecismo holandés,
Hitzldiaren bigarren zatian, Joxe Arregik gaurko Eliza hurbilari eskaintzen dio protagonismoa. Berari buruz esaten du Bibliaren irakurketa zorrotzegia egiten dela, ikastetxeetan erlijioaren irakaskuntza kontrolatu eta herrietako politikan bere ikuspuntua ezartzen ahalegintzen dela. Esaten duenez gotzain batzuek semario batzuek itxi dituzte beraien ikuspuntu aurrerakoiak izan dituztelako. Adibide bezala ipintzen du Euskal Herriko gehienak itxi eta Iruñakoak mantendu du bere jarrera aurrekoei ezagatik. Hitzaldia bukatzeko Francisco Aita Santuaren hausnarketa batzuek irakurtzen ditu bere pentsamoldera hurbiltze nahian
Aurreko hitzaldia bezala, bere jakintasuna modu egoki eta apalean hurbildu digu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario