13 de diciembre de 2015

Hezkuntza Arrasaten historian zehar

Joan zen abenduaren 2an, Jose Mari Velez de Mendizabalek Kulturate aretoan “Hezkuntza Arrasaten” izenburupean hitzaldia interesgarria eman zuen.Bertan eta bi orduko iraupenenarekin, hezkuntzaren gorabeherak eta ezaugarriak azaldu zituen. Azpimarratu zuen nola hezkuntzan egindako inbertsioa inoiz egindako garrantzitsuena eta onena izan den. Hitzaldiari erdi aroko garaiarekin hasiera eman zion. Herriko gizon ospetsuak Juan de Garibay -Erregearen idazkaria- eta bere familiako Juan de Araozek teologiako ikasketetan egiteko modua ipini zuten Arrasaten. Ikasketak Frantziskotarren eskutik zabalduko ziren eta Oñatiko Unibertsitatera joateko balio izango zuten. Baita ere Pedro de Marquinak Cuencako kalonjeak euskaraz dotrina erakusteko ekimena azaldu zuen baina ez zer aurrera eraman. Ikasketak ikasle dirudunak bakarrik egiten zituzten besteak heziketa profesionalera bideratzen zirelarik. Hauen irakasleak: forjan edo aroztegiko artisauak ... izaten ziren. Kontuan eduki behar da garai hartan udaletxearentzako zelako garrantzi eskasa zuen hezkuntzak. Geroago derrigorrezkoa bihurtu zen eta udaltzaina zen eskolara joaten ez ziren haurren kontrola zuena. XX. mendean hezkuntzak garrantzi haundia hartzen du Pedro Viteri, Felix Arano eta Teresa Garciaren maisu- maistren eskutik. Beraiek izan ziren gaurko eguneko hezkuntza martxan jarri zutenak eta honekin batera garapen sozial eta ekonomikoa lortzeko lehen urratsak ipini zituztenak. Baita ere ezin ahazteko Arrasateko hezkuntzan parte hartu zuten erlijiosoen ordenak: Mercedariak, La Asunción (cucarachas) eta San Viatorko fraileak. Gerra ondoren 1938an, aprendiz-aien eskola sortu zen baina hau bakarrik Union Cerrajerako langileen semeentzako zen. 1943ean, Arrasateko lanbide heziketarako 1. Eskola jaiotzen da. Nahiz eta Union Cerrajerakoakin bat egitea proposatu, ez zen lortu. Sortu berri den eskola hau aurrerantzean sortuko den Mondragon Unibertsitatearen hazia eta hasiera izango da. Emakumearen eta euskararen presentziari buruz ere aipamena egiten du. Hitzaldia oso interesgarria izan zen eta entzule ugari egon ziren.

1 comentario:

Josemari Velez de Mendizabal dijo...

Eskerrik asko, Goienagusi
Zuzenketatxo bat:
Esteban Garibay ez zen Juan de Araozen koinatu, honen emaztearen senidea baizik.
Eskerrik asko eta nahi duzuenera arte,
Josemari