Gaur, Jose Mari Velez de
Medizabalek “Arrasateko historia irudi bidez”, hitzaldian oso aurkezpen berezia
egin du; Arrasateko historia zirriborratzeko bertako lau parkeak ardatz hartuta
(Santa Barbara, San Kristobal, Etxezarreta eta Solaan) eta beraien irudiak erabilliz
Arrasateko historia eta mila kontu modu entretenigarri batean azaldu ditu. Bukatzeko
herriko lau pertsona ospetsuak merezi izan dute aipamena: Justo Uribarrena
Arteaga, Alkatea eta Arrasate-ren garapen urbanistikoko bultzatzailea; Joxe
Manuel Arriola “Dongi”, Debatarra eta alkatearen konfiantzazko pertsona, Mondragoiko
Kalezaiñ ospetsua eta bertsolaria; Kontxi Legarretxe,
abadiñotarra Arrasaten ezkondutako eta “Dongi”ri gaitz-izena ipini ziona, eta,
azkenik Pedro Legarrigartu, Arrasaten jaiotako lehenengo pilotari profesionala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario