Titulu horrekin emango du Josemari Velez de Mendizabalek hitzaldi bat
Arrasateko Kulturateren Areto Nagusian, abenduaren 3an, goizeko
10etan hasita. Hitzaldia Goienagusi Elkarteak antolatu du baina sarrera irekia da gaiaz
interesatuta dauden guztientzat. Euskaraz arituko da.
Jose Migel Barandiaren Fundazioko lehendakari denak bi zatitan banatuko
du bere ekarpena. Lehenean, Barandiaranen biografia izango du hizpide
eta ikuspegi orokorra eskainiko du. Abade, arkeologo, etnologo,
euskaltzale eta, batez ere, humanista izan zen On Jose Migel, eta
Atauneko jakintsuaren obra arlo horietatik aztertu behar da, zientzia gizon
erraldoi horren garrantzia ulertzeko.
Bigarren orduan, Barandiaran eta Arrasate gai espezifikoari helduko dio
Velez de Mendizabalek. Leze Txikiko indusketetan 1956-68 bitartean aritu
zen ataundarra eta arrasatear herriarekin harreman zuzen eta estua izan
zuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario