Jose Migel Barandiaranek 1.956an ekin zien modu metodologikoan Leze Txikiko indusketei, 1.928 eta 1.934ko bisiten ostean, Eta 1.968ra arte iraun zuen ataundarrak Euskal Herriko arkeologian argi bereziz azaltzen den harpearen ikerketa zuzenean. Leze Txiki oso emaitza esanguratsuak eman ditu eta Barandiaran izan zen arkeologiaren garaio kontzepturik aurrerakoienak aplikatu zituena.
Barandiaranek talde lana bultzatzen eta lehen kanpainatik zientzia-talde zabaldu zuen. Horretaz gain, indusketako lan gogorrean herritar askok lagundu zioten Ataungo jakintsuari.
Argazkian, 1.956koa, arrasatear laguntzaile batzuek inguratzen dute Barandiaran. Besteak beste, Jesus Letona, Joxe Letona, Tomas Zabarte eta Felipe Leibar ikus ditzakezue taldean. Hiru horien lana oso inportantea izan zen On Jose Migelentzat
Kreditoak: Textua eta argazkia Jose Mari Velez de Mendizabal Enlazeak: Jose Mari Velez de Mendizabal, Joxe Migel Barandiaran,
No hay comentarios:
Publicar un comentario