Oier Araolaza Arrita Elgoibarren jaio (1972) eta Eibarren hazi den dantzaria da.
Eibarko kezka dantza taldean eta Donostiako Argia dantzari taldean aritzen da
dantzari. Dantzan.eus webgunearen sortzailea eta editorea da, euskal dantza eta
generoaren inguruan ikertu du Euskal Herriko Unibertsitatean Mikel Laboa
katedraren babesean. Informazio Zientzietan eta Gizarte eta Kultura Antropologian
lizentziatua, Musikologian egin zituen doktoretza ikastaroak, Artearen Historian
eskuratu zuen ikasketa aurreratuen agiria, eta Gizarte Komunikazioan doktore tesia
egin du euskal dantza eta generoaren inguruan. EHUn Euskal dantzari buruzko
ikasketetan (2016-2017) irakasle aritu da eta Dantzertin, Euskadiko Arte Dramatikoa
eta Dantzaren Goi Mailako Eskolan euskal dantza irakasle izan da (2017). “Gregorio
Santa Cruz dantza-maisua (Ego-Ibarra, 1998), “Euskal Dantza” (Etxepare, 2012) eta
“Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan” (UEU, 2020)
liburuak argitaratu ditu eta Eusko Jaurlaritzaren Kulturaren Euskal Kontseiluko kidea
da.
Oier Araolazaren hitzaldiaren aipamen laburra:
Aurreskua dantzatzen
dugunean zer esaten ari gara? Aurresku bat dantzan ikusten dugunean ulertzen
dugun zer kontatu nahi digun? Dantza gorputzarekin komunikatzeko erabiltzen
dugun hizkuntza bada eta euskara bada euskaldunon berbazko hizkuntza, ez ote da
euskal dantza euskaldunon gorputz hizkuntza?//Dantzaz eta euskaldunok gure
gorputz-hizkuntzarekin, euskal dantzarekin egin dugunaz hitz egingo dugu, ahozko
hizkuntza, euskara biziberritzeko eginahalak egin ditugun bitartean nola gorputz-
hizkuntza, euskal dantza, alboratzen joan garen. Aurreskuarekin gertatu dena
ikusiko dugu horretarako, beste toki batzuetan bezala Debagoienan hainbat
gizalditan bizi-bizi izan den dantza, eta gaur egun, erabilera eta zentzua galduta hil-
zorian dagoena.
Informazio gehiago: dantzan.eus, Santurtzi emakumeen aurreskua, 1921 -Grabazio osoa-
No hay comentarios:
Publicar un comentario