Monika Madinabeitiak eta Aitor Zuberogoitiak Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi
zuten, Monikak Filologia Ingelesa eta Aitorrek Informazio Zientziak. Egun Mondragon
Unibertsitatean dihardute lanean.
Argitalpen eta prentsa artikulu asko dituzte, besteak
beste, gaur berrikusiko duguna: “Ziurgabetasun garaietarako pasaportea”.
Pandemiaren hasieran artikulua Berria egunkarian argitaratu zen eta hona hemen
hizlariek bidalitako laburpena:“Paradigma-aldaketa betean gaude, bai garapen-
ereduari dagokionez, bai pertsonon bilakaerari gagozkiola. Duela 200 urte inguru
errotu zen gaur egun arte indarrean izan den paradigma: Susmoaren Filosofoek (Marx,
Nietzsche, Freud) Argien Mendeak agindutako arrazoi ilustratuaren ametsa auzitan
jarri zuten, haren atzealdea erakutsita; haien garaiko zientzialari batek, berriz, Charles
Darwinek, goitik behera eraldatu zuen ordura arteko kosmoikuskera: esan zigun ez
ginela Jainkoak hutsetik sortuak, tximinoekin lotzen gintuen bilakaera luze baten
emaitza baizik, eta aldaketa iraunkorra eta egokitze-ahalmena zirela lege nagusi
bazterrotan. Zer ekarri zuen duela 200 urteko mudantza hark? Zeintzuk izan ziren bere
printzipio nagusiak eta zeintzuk bere ondorioak? Eta norantz goaz orain, pertsonaren
eta teknologiaren arteko sinbiosiak markatuko duen aro berrian?”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario