3 de diciembre de 2020

Iban del Campo. Glitterring Misfits film dokumentala eta mahai-ingurua bere zuzendariarekin -Abenduaren 9an Seminarixoan-

“Glittering Misfits” filma dokumentala, Iban del Campo zinegile arrasatearrak zuzendu duen lehenengo film luzea da eta, 2019an, Donostiako Zinemaldiaren Zinemira sailean aurkeztu zen. 74 minutuko iraupena du, eta ingelesezko ahotsaz eta euskarazko azpitituluez aukeztuko da, abenduaren 9an, Bergarako Seminaixoan.
Film honetan, Dirty Martinik eta Tigger!ek, NewYorkeko undergroundaren izarrek, beren probokaziozko eta erreibindikaziozko adierazpide artistikoen sekretuetako batzuk azalduko dizkigute New Yorkeko Off-Off-Broadway eszenako night-club eta kabaretetan. 
Aldi berean, beren eguneroko intimitatetik, ulertaraziko digute zer borrokari, zer gakori eta zer arrazoiri esker diren oraindik neo-burlesque fenomenoaren figurak eta erreferenteak, joera horrek 90eko hamarkadan New Yorkeneztanda egin zuenetik 20 urte igaro direnean.
 
Iban del Campo, filmaren zuzendaria, Ikus-entzunezko komunikazioko irakaslea da Mondragon Unibertsitatean, eta Huhezinema film laburren jaialdiaren koordinatzailea.
Erasmus beka bati esker ezagutu zuen zinemagintza, Parisko Nouvelle Sorbonne unibertsitatean doktoregoko ikastaro bat egin bitartean. Hala, Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko Sormenezko Dokumental Masterrean izena eman zuen.
Fikzio-film, dokumental nahiz dokumental faltsu laburrak zuzendu eta ekoitzi ditu, eta hainbat zinema-jaialdietan aukeratu eta saritu dituzte, bai estatuan bai nazioartean. Film labur hauek osatzen dute hare filmografia: Lo bakarrik (2008), Dirty Martini (2009) –Donostian aurkeztu zen, Zinemiran-, Katebegitik (2011) eta Espedizio Handia (2018), Kimuak-en aukeraren barruan Donostian proiektatua.
Glittering Misfits zuzendu duen ehenengo film luzea da.
 
 
 

No hay comentarios: