Eusko Ikaskuntza aurkeztera etorri zaigu Iñaki Dorronsoro Goienagusira. Eusko Ikaskuntzaren sorrerari buruz hitz eginez hasi du hitzaldia. 1918an, iaz bete ziren 100 urte, Sociedad de Estudios Vascos izenarekin hasi zuen bere ibilaldia Angel de Apraizek Bilboko konferentzia batean aurkeztu zuen ideia baten ondoren. Eusko Ikaskuntzaren historia azaldu digu hiru aro handitan banatuz. Lehenengoa, sorreratik 1936ko gerra zibilera arte. Bigarrena, 1936tik Francoren diktaduraren bukaera arte. Hirugarrena,oraingoa, non Eusko Ikaskuntzak bere lan zientifikoa eta kulturala Euskal Herriko lurralde osoan garatzen duen. Iparralde eta Hegoalde guztian ezarrita dagoen eta instituzio guztiek babesten duten erakunde bakarra dela azpimarratu du Iñakik. Hitzaldia bukatzeko, Eusko Ikaskuntzaren gaurko egoera, bere egitekoaren lan lerroak eta etorkizunerako egitasmoak azaldu ditu.
Enlatzeak: Eusko-Ikaskuntza, Jose Miguel Barandiaran, Angel de Apraiz, Eusko ikaskuntzen nazioarteko aldiskaria
No hay comentarios:
Publicar un comentario