20 de febrero de 2017

Jexux Mari Mujikaren "Askatazuna, Ikuspegi nagusi batzuk" hitzaldia

Jexus Mari Mijikak azaldu digu zenbait ikuspuntu desberdin dituen "askatasuna" hitzak. Horretako pentsalari askoren zitak azaltzen ditu, lehenengo hau da: "Zein gauza arraroa asmatu zuen gizakiak askatasunaz mintzatzen hasi zenean. Baina zein ederra!"
Munduan egin den miraririk handiena esaten digu askatasuna dela eta bertan gertatzean den guztia zientzian bidez esplikatzen saitzen garela, gure pentsatzeko moduagandik edo nahi duguna egiten dakigulako beste bizidunetatik ezberdintzen garela. Baita ere esatendu askatasuna definitzea oso zaila dela. Askatasunak: misterioa eta ilusioa izanik arriskuan sartzen gaitu, aldi berean harrotasunerako eta lotsarako bide ere bada eta bere aurrean ihes egiteko joera dugu. Askatasuna lortu egin behar da. Askatasunik gabe ez gara inoiz errudun izango baina garaile ere ez.
"Ética para Náufragos" José Antonio Marinak idatzitako etikako liburutik zita hau azpimarratu zuen: "La libertad no me parece una propiedad humana, ni estable ni universal, ni homogénea, sino una buena posibilidad inventada por la inteligencia a lo largo de un trabajoso proceso que coincida con el de una formación y expresión de la inteligencia". Bertan, orbita naturala eta etikoa ezberdintzen ditu. Askatasunak inteligentziarekin zerikusia du eta etikaren bidez garatzen da. Naturan ez dago eskubiderik, indarra da nagusi. Animaliak duten inteligentzia egokitzailea da baina gurea horrez gain sortzailea ere bada. Animaliak orbita naturalean mugitzen dira, gu etikoan.
Askatasunaren adierazgarri eta baldintzen tartean "nahia" eta "gustua" ezberdintzen du; René Descartesen zita  adieraziz, ", "Zer den heldua izatea? Zenbait sufrimenduetara jartzea (Pretentsio) gehiegizko pretentsioari uko egiten ikastea, honetaz jabetzea, hitz batean, munduaren ordena aldatzeak baino, sarritan, gehiago balio duela norbere grinei arabazteak". Beste batzuek tartean Arthur Shopenhauerrena: "Gizakirik nahi duena egin dezake beti, baina "nahi duena -edozer gauza- nahi ez" eta besteen eskubideak errespetatu gabe gure egiazko nahia ezinezkoa bihurtzen da. Askatasunenarekin huts egin dezakegu, baina ez da ulergarria norbaitek esaten baldin badu ez dela ezertaz damutzen eta erabakiak askatasunez hartu badira ez dela ezertarako atzera begiratu behar. Ondoren Fernando Sabaterren zita azaltzen digu: "La Libertad quita libertad. Nada disminuye en cada persona tanto la Libertad como el ejercicio de la Libertad ... es opción de trayectoria en muchos sentidos excluyentes" honekin adierazten ditu erabakien arabera bideak aldatzen direla. Askatasunez jarduteko baldintza nagusia "Ausardia" da. Eta honek askotan "bakardadea" dakarkigu. Bakardadea jasateko adorea behar dugu. Gure gizartea soziala izanik, sozializazio honek artaldeko partaide bihurtu gintezke. Askatasunak ez du segurtatzen pertsona onak izango garela. Nortasuna eta duintasuna maitasuna baino lehenago dira. Barruch de Spinola: "Gizakiak tronpatzen dira libre direla ustean; hori gertatzen da bai dutelako bere ekintzen kontzientzia, eta hauek determinatzen dituzten arrazoien ez jakin direlako". Baita ere aipatzen ditu beste pentsalari asko eta hauen artean Daniel Innerárity: "La generosidad es una expresión de libertad, es señal clarividente de superación de los propios determinismos". Rafael Santandreu: "Se trata de convertirse en alguien que necesita pocas cosas para estar bien". Albert Ellis: "La filosofía: enseñar a no desear de forma exagerada". Bukatzeko, Jexux Marik askatasun mota desberdinak azaltzen digu: Politikoak, zibilak, norbereenak eta kolektiboak ondorengo hausnarketarekin: "Creo que no les estamos pidiendo moral sino orden ... si les hacemos amadores de la ética y nos olvidamos hacerles amadores de la política ... no estamos pidiendo moral, estamos exigiendo orden, ... compromiso y orden con los antiguos Teólogos y Metafísicos, fijadores de la realidad, hoy se han hecho Economistas y necesitan de una moral que ayude a mantenerlo que es, realidad que no se puede cambiar sino solo administrar.
Hitzaldia interesgarria eta sakona izan da gogoetarako gai ugarirekin. Hitzaldiaren materialak deskargatzeko.
Credito foto: web 1x.com

No hay comentarios: