14 de septiembre de 2015

Goienagusi elkarteak urriaren 5ean hasiko du ikasturte berria

Goienagusi elkarteak urriaren 5ean ekingo dio ikasturte berriari. Ibarreko erretiratuei zuzendutako eskolak dira, eta honako hauek dira elkartearen helburuak: hainbat arlotako ezagutza handitzea, gaitasun intelektualak trebatzea, aisialdiaz gozatzea eta beste ideia eta pentsamolde batzuetara zabaltzea. Urriaren 5ean egingo dute ikasturte hasierako ekitaldia, Etxaluzen; elkartearen gaineko informazioa emateaz gain, ikasturte berrirako programazioaren berri ere emango dute, besteak beste.

No hay comentarios: