Gaur Goienagusin ez ohiko
hitzaldi-ikastaroa eduki dugu. Bertara eta gurekin solasaldi bat edukitzera
Leire Etxaide eta Dani Lasa etorri dira. Biak Mugaritz jatetxean lana egiten
dute. Leire baratzeko arduraduna da eta Dani I+D+i rena. Bien artean Mugaritzen
ardatzaren berri eman digute. Jatetxe honen helburua jendeak esperientzi
harrigarri bat edukitzea eta antzerki
bateko partaide izatea da eta ez bere gosea asetzea. Horretarako beste toki
ugari daude. Mugaritzen denak du
garrantzia: gelak, mahaiak, argiak, inguruak, produktuak, sukaldeak … denaren
helburua bertara jatera doanak sentsazio berriak izatea eta disfrutatzea da. Leirek
esaten digunez landare, belar eta lora gehienak jateko modukoak dira eta horregatik testura eta gustu ezberdinak
dituzten belar landare eta lora dastatzeko eman digu. Danik bere aldetik
ariketa erraz batzuen bidez eta dastamena erabiliz azaltzen digu aurre-iritziak
alde batera utzi behar direla. Produktu, gustu, testura eta sentsazioak ez direla
beti guk pentsatzen dugunarekin bat etortzen. Bukatzeko Leirek eta Danik
beraien lanaren ondorio bezala lortu dituzten produktuen azalpena egiten
digute: gaztaren krema, krema pastelera, tortitak egiteko krema … Baita ere
argaltzeko hoteletan erabiltzen diren
dietak. Egia esanda oso ondo pasatu dugu eta
hurrengoan ere pozik egongo ginateke etortzeko modua izango balute
Argazkiaren kreditoa: Goienagusi
Argazkiaren kreditoa: Goienagusi
No hay comentarios:
Publicar un comentario