8 de octubre de 2014

Goienagusik 2014-15 ikasurteari hasiera eman dio


Urriaren 6an, goizeko 11etan, Goienagusiko bazkideak, Arrasate udaleko ordezkaria eta Abaroako zuzendaria elkartu ziren aurtengo kurtsoari hasiera emateko. Lehenengo Goienagusiko zuzendariak Begoña Markaidek bertara hurbildu zen jendeari eskerrak eman zien eta ondoren elkartearen baloreak azpimarratu zituen. Gero kurtso honetako programaren aurkezpena egin (hitzaldia, ekintzak …..) eta funtzionamenduan dauden arauen berri ere eman zuen.
Elkartearen helburuak hauek dira:
     . Ezagutza areagotzea eta gaitasun intelektualak trebatzea
     . Aisialdiaz gozatzea eta beste ideia eta pentsamolde batzutara zabaltzea
     · Gizartean lan aktiboa garatzea. 
Aurtengo ikasturteko bazkideen zerrenda gehitu eginda 90era iritsi arte. Hauek, Antzuola, Aramaio, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza eta Oñatikoak dira. Ekintza bukatzeko argazki bat atera eta mokadutxo bat  hartu zen.

 Argazkiaren kreditua: Mondraberri 
Argazki denak ikuzi eta deskargatzeko 

No hay comentarios: